BlackRock
BlackRock Estatu Batuetako inbertsioak kudeatzeko enpresa bat da, eta New Yorken du egoitza nagusia. Aktiboen kudeaketan munduko handiena da, eta kudeatzen dituen aktiboek hamar bilioi dolar baino gehiago balio zuten 2022ko urtarrilean.[1][2] Larry Fink politologo estatubatuarra du buru.[3]
BlackRock | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | BlackRock |
Izen laburra | BLK |
Mota | konpainia, negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | aktiboen kudeaketa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Honen parte | S&P 500 |
Eskumendekoak | iShares (en) |
Enplegatuak | 19.800 (2023) |
Ekoizpena | aktiboen kudeaketa, risk management (en) , mutual fund (en) , Exchange-Traded Funds (ETFs): Issues for Congress (en) eta index fund (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Larry Fink (mul) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 123.200.000.000 $ (2023) |
Kapital berekia | 39.350.000.000 $ (2023) |
Diru-sarrerak | 17.860.000.000 $ (2023) |
Irabazi garbia | 5.502.000.000 $ (2023) |
Ustiapen-mozkina | 6.275.000.000 $ (2023) |
Burtsa-kapitalizazioa | 120.500.000.000 $ (2018ko irailaren 14a) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
Sortzailea | |
Sorlekua | New York |
webgune ofiziala |
BlackRockek errenta aldakorreko estrategietan, errenta finkoan, esku-diruaren kudeaketan, inbertsio alternatiboetan eta higiezinetako aktiboetan inbertitzen du. Arriskua kudeatzeko zerbitzuak, aholkularitza estrategikoa eta inbertsio-sistemak eskaintzen dizkie 8 bilioi dolarreko zorroak dituzten bezeroei.[4]
Aladdin plataforma elektronikoak akzio, zor, dibisa eta produktu deribatuen merkatuekin komunikatzen ditu enpresa nagusiak.[5]
BlackRock Wall Streeten eta Washingtonen eta Europan eragin handiena duten finantza-taldeetako bat da.[6][5] 2020ko apirilean, BlackRock-eko aholkularitza-dibisioak Estatu Batuetako Erreserba Federalaren kontratu bat irabazi zuen, pizgarri finantzarioko programa kudeatzeko. Horrek piztu egin zituen interes-gatazkako salaketak, programak funts kotizatuetako partaidetzak erosteko linea bat baitu, eta BlackRock-ek funts horien erdiak kontrolatzen ditu Estatu Batuetan.[7]
BlackRock herrialdea balitz, munduko hirugarren ekonomia litzateke, Estatu Batuen eta Txinaren atzetik.[8]
Historia
aldatuLarry Fink eta Robert S. Kapitok sortu zuten 1988an New Yorken. Blackstoneko bazkide askok BlackRock izeneko taldea sortzea erabaki zuten. 1990eko hamarkadan, bulegoak ireki zituen Londresen, Sidneyn, Hong Kongen, Frankfurten, Milanen eta Dubain. 2000. urtean beste hauetara zabaldu zen: San Frantzisko, Paris, Pekin, Bonbay, Zúrich, Madril, Mosku, Mexiko D. F. eta São Paulo, Brasil.
Zerbitzuak
aldatuBlackRockek mundu osoko bezero-sorta zabal bati ematen dio zerbitzua: enpresen, administrazio publikoen, sindikatuen eta industrien pentsio-planak; gobernuak; aseguru-konpainiak; hirugarrenen inbertsio-funtsak; zuzkidurak; ongintza-erakundeak; enpresak; erakunde ofizialak; ondare-funts subiranoak; bankuak; finantza-profesionalak; eta mundu osoko partikularrak.[9] Eta aipagarriena da akziodunak dituela rating-agentzia nagusietako batzuetan, hala nola Moody's (%3,28) eta McGraw-Hill (%3,84).
Inbertsioak herrialdeka
aldatu2020ko azaroan, BlackRock-ek 15 adarbakar izan ditu, Uber, Dropbox eta Coupang barne.[10] Enpresa gehienak Estatu Batuetako startupak dira.[11]
Espainia
aldatuEspainiako bankuetan 9.000 milioi euro inguru inbertitu ditu, eta 12.000 milioi euro baino gehiago Ibex 35ean. BlackRock da Espainiako bi banku handien lehen akzioduna, Santander (%6 baino gehiago) eta BBVA (%4,991), Banco Sabadell eta Bankinter banketxeen hirugarrena, eta Banco Popularraren %3 inguru du. CaixaBank eta Bankiaren kapitalaren %1 ere badu.[12] Espainiako enpresa multinazional handietan ere parte hartzen du, hala nola Telefónica (% 3,883), Repsol (% 3,25), ACS (% 3,2), OHL, Gamesa (% 9), — (% 6,2), Euskaltel (% 3,59), Técnicas Reunidas (% 3,055). 2015eko uztailean, BlackRockek % 10eko inbertsioa iragarri zuen Bluefield European Solar Fund enpresaren SEP (OPV) delakoan. Funts britainiarrak 200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin nahi ditu Espainiako eta Italiako eguzki-instalazioetan.[13]
2016ko urtarrilean, BlackRockek CNMVri Ibex 35 selektiboko 19 konpainietako partaidetzak aitortu zizkion. Guztira 12.200 milioi euro dira, Espainiako indizearen kapitalizazio osoaren %2,3.[14]
Eragin politikoa
aldatu2010eko hamarkadaren amaieratik, BlackRock presio politikoko talde nagusietako bat bihurtu da, bai Estatu Batuetan, bai Europan, eta gobernuetako eta banku zentraletako goi-kargu ohiak kontratatu ditu.[5] Besteak beste:[5][15]
- Philipp Hildebrand, Suitzako banku zentraleko zuzendari ohia
- George Osborne, Erresuma Batuko Ogasun ministro ohia
- Stanley Fischer, Estatu Batuetako Erreserba Federaleko lehendakariorde ohia
- Friedrich Merz, Alemaniako CDU alderdiko bozeramaile ohia
- Cheryl Mills, Hillary Clintoneko kabineteko buru ohia
- François Cirelli irakaslea, Jacques Chiracen kontseilari ohia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sheelah Kolhatkar. (diciembre de 2010). «Fink Builds BlackRock Powerhouse Without Goldman Sachs Backlash» Bloomberg.com.
- ↑ Wigglesworth, Robin. (14 de enero de 2022). BlackRock surges past $10tn in assets under management. .
- ↑ Matauko Rada, Iñaut. (2024-08-15). «Munduaren jabe, banpiro ala kudeatzaile huts?» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ http://www.blackrock.es/AboutUs/Overview/index.htm?.
- ↑ a b c d How Goldman’s vampire squid gave way to BlackRock. Financial Times 27 de abril de 2020.
- ↑ Andrews, Suzanna. «Larry Fink's $12 Trillion Shadow» Vanity Fair.
- ↑ Larry Fink defends BlackRock’s work with New York Fed. Financial Times 16 de abril de 2020.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, David. (2023-04-22). «Larry Fink, el hombre más poderoso de la Bolsa mundial: “El planeta está en transición, y las transiciones son aterradoras, desordenadas”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- ↑ «Planificación Financiera y Gestión de Inversiones | BlackRock» BlackRock.
- ↑ «BlackRock» Crunchbase.
- ↑ «BlackRock a Unicorn Nest» Unicorn Nest.
- ↑ Utrera, Enrique. (Txantiloi:Fecha). BlackRock, principal accionista de la banca española con 9.000 millones, en diario Expansión. Madrid (España): Unidad Editorial Información Económica S.L..
- ↑ BlackRock se lanza a invertir en plantas solares en España, en diario Expansión, 19/08/2015
- ↑ BlackRock posee participaciones por valor de 12.200 millones de euros en 19 compañías del Ibex, en diario Expansión, 10/01/2016
- ↑ How BlackRock became a sanctuary for clean-cut bankers and dormant politicians. The Spectator 17 de noviembre de 2018.