Mendiarazko gurutzea
eraikitako euskal ondare nabaria Urretxun. Kultur Interesdun Ondasun
Mendiarazko gurutzea Gipuzkoako Urretxu eta Legazpi udalerrien arteko mugan dagoen harrizko gurutze bat da. Gaur egun bi udalerrien arteko biribilgunearen erdian dago, gurutze gorriaren egoitza eta DIA merkatalgunearen parean, bai eta Beasain-Bergara arteko GI-632 autobidearen biaduktuaren azpian ere.
Mendiarazko gurutzea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Urretxu |
Koordenatuak | 43°04′42″N 2°19′37″W / 43.07827°N 2.32683°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001596 |
51 | |
XVI. mendean egina da, eta bi udalerrien arteko mugarria izateaz gain, berezko artelana ere bada, gurutzea hainbat irudiz landua baitago. Alde batean Ama Birjina ageri da Jesus haurtxoarekin eta beste aldean Jesus gurutzitzatua. Gaur egun Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.