Pepe Artola

euskal idazlea

Jose Artola ElizetxePepe Artola izen-deiturez ezaguna— (Donostia, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 4a - 1929ko apirilaren 29a) euskal idazlea izan zen. Iturgina, 18 urterekin argitaratu zituen lehen bertsoak. Bakarrizketa eta antzerki-lan txiki askoren egilea, Donostian XIX. mendearen bukaeran ugaldu ziren antzerkigile-multzo haren artekoa izan zen (Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola...). Usandizagak musika ezarri zion Mendi Mendiyan lan lirikoaren egilea da (1910).[1] Donostian kale bat dago Artolaren izenean, Intxaurrondo auzoan.

Pepe Artola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Artola Elizetxe
JaiotzaDonostia1864ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1929ko apirilaren 29a (65 urte)
Familia
AitaRamon Artola
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 270

Biografia aldatu

Pepe Artola, Ramon Artola idazle eta bertsozalearen semea zen. Ama, Manuela Elizetxea, lezotarra zen. Bost anai-arreba izan ziren: Ramon, Pako, Pepe, Manuel eta Rosario Teodora. Gazteena, Rosario, idazlea eta bertsolaria izan zen. 1887an Joakina Urkola Iraolarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten, Rosario eta Modesta. Modesta jaio eta hogei bat egunera ama hil zen, eta urte batzuk geroago, 1893an, Pepe berriro ezkondu zen, Gertrudis Gartxotenea Larrañagarekin. Bigarren ezkontza hartatik bi alaba jaio ziren: Ramona eta Pepita.[2]

Lanak aldatu

Antzerkia aldatu

Bertsoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Ikus Antonio Zavalaren hitzaurrea, Pepe Artola. Ustez laguna detana ta beste bertso asko liburuan (Auspoa, 2006).

Kanpo loturak aldatu