Alex Morgan
Alexandra Patricia "Alex" Morgan Carrasco,[1] (Diamond Bar, Kalifornia, 1989ko uztailaren 2a) futbolari estatubatuarra da.
Hainbat taldetan jokatu du: Tottenham Spurs-en, Barça-n, Orlando Pride-n eta Lyongo Olimpic-en. Alex Morganek Estatu Batuetako azken mundu txapelketa irabazi zuen. 2019an, Urrezko Bota irabazi zuen baita.
Igarotako momentu txarrak
aldatuBarçan garai oso txarra izan zuen, eta, kontratua amaitu zuenean, bota egin zuten.
Fifa 19
aldatuFIFA 19an parte hartu zuen, Alex Hunterren historian, honen arreba bezala agertuz.
Bere laguna egin zen eta mundu txapelketa berarekin batera irabazi zuen.
2019ko mundu txapelketa
aldatu2019ko mundu txapelketan, Estatu Batuen 4.a, gola sartu zuen, Holandaren aurkako partidan. Horri esker, Estatu Batuek txapelketa irabazi zuten.
Jokatzeko orduan
aldatuTaldean jokatzean, 13. dortsala du, eta Morgan ipintzen du bere kamisetan.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres) parte hartu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio) berriz, brontzezkoa eskuratu zuen. Bi hauetan, futbolean Ameriketako Estatu Batuak ordezkatuz.
Tokion, Kanadako taldearen (urrezko domina) eta Suediako taldearen (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen AEBko taldea, honako hauek osatzen zutelarik: Alyssa Naeher, Crystal Dunn, Sam Mewis, Becky Sauerbrunn, Kelley O'Hara, Kristie Mewis, Tobin Heath, Julie Ertz, Lindsey Horan, Carli Lloyd, Christen Press, Tierna Davidson, Alex Morgan, Emily Sonnett, Megan Rapinoe, Rose Lavelle, Abby Dahlkemper, Adrianna Franch, Catarina Macario, Casey Krueger, Lynn Williams eta Jane Campbellek.[2]
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua | Futbola, emakumezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Futbola, emakumezkoa. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Alex Morgan Carrasco» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Alex Morgan Carrasco» olympics.com (Gaztelaniaz)