Medina Sidoniako konspirazioa


Medina Sidoniako IX dukearen konspirazioa, Medina Sidoniako dukeak eta Ayamonteko markesak 1641ean protagonizatu zuten trama bat izan zen, zeinetan, Felipe IVaren eta Olivares Konde-dukearen aurka altxatzeko saiakera burutu zuten. Monarkia Hispanikoaren 1640ko kirisia territorialaren testuinguruan kokatzen da gertaera hau, Portugaleko independentzia eta Kataluniako matxinadarekin harreman argiak eta estuak baititu (batez ere lehenengoarekin).

Andaluziako lurralde antolamendua Antzinako Erregimenean

Gertakari hau, hiru mende eta erdi igaro badira ere, profil ilunak eta aspektu polemikoak izan ditu eta gaur egungo historiografian bizirik mantentzen dira. Tradizionalki haien boterea handitu nahi zuten noble batzuen konspirazioa edo konjurazioa izan zela defendatu egin da, baina egungo beste zenbait historialariek Portugal eta Kataluniako sezesioekin alderatzera ausartu dira. Azkenik, beste zenbaitek konspirazioa ez zela existitu eta dena Olivares konde-duke balidoaren muntaia izan zela defendatu dute.

 
Medina Sidoniako IX dukea, Gaspar Pérez de Guzmán y Sandoval

Medina Sidoniako IX Konde Dukea, Don Gaspar Alonso Pérez de Guzmán el Bueno, Madrilen jaio egin zen 1602an. Bere aita familiaren figura gorena kontsideratzen zen eta garaian “Andaluziako erregeak” ezizena izatera iritsi ziren, dukerriaren garrantziaren seinale. Izan ere, Medina Sidoniako dukerria Gaztelako nobleziaren dukerri zaharrena zen eta jaurerri zabalak zituen Granadan eta Sevillan batez ere; Andaluziako pertsonai aberatsena izatera iritsi zen. 33 urterekin lortu zuen duke titulua, bere aita, VIII dukea, Manuel Alonso Pérez de Guzmán el Bueno 1636ko martxoaren 20an hil zenean. Ana de Guzmán y Silva izebarekin ezkondu zen 1622an Sanlúcar de Barramedan; emazteak 15 urte zituen, dukeak 21[1].

1630ean Madrilera joan zen, bere aitaren eredua jarraituz; dukerriaren ondorengoa Madrileko Gortean aritzen zen, politikan ikasketak burutzeko. 1636era arte egongo da Madrilen. Urte horren hasieran bere aitaren gaixotasuna zela eta Sanlucarrera bueltatu zen herentzia transferentzia errazteko. Hurrengo urtean, 1637an Ana de Guzmán hil egin zen eta dukeak bere etxearen ondorengotza ondo prestatzera ekin zion, ezkontza horrengatik soilik Gaspar Juan semea eta ezkontzatik kanpoko zenbait seme-alaba bizirik geratzen baitziren. Medina Arcos dukearen alaba batekin ezkontzea pentsatu zuen, baina Felipe IVaren aurkakotasunarekin topo egin zuen. Azkenik Priego Markesaren eta Feriako duke ezkontidearen alaba batekin ezkondu zen, Doña Juana Fernández de Córdoba. Negoziaketa dukearen aitabitxiak eta babesleak eraman zuten aurrera, Olivares Konde-dukea eta Don Luis de Haro, alegia. Negoziaketak nahiko onuradunak izan ziren dukearentzat, bikotearen semeak, Valverde Markesaren titulua heredatuko baitzuen, 16.515 dukatu/urteroko maiorazkoarekin. IX Medina Sidoniako dukeak eta bere familiak zenbait baliabide erabiliko ditu. Haietako bat, patronazgo politikoaren inbertsio handiagoa izan zen. Zentzu honetan, Jerez de la Fronterako kontseiluaren babesle handienetakoa bihurtzen saiatuko da, gorteetan boto bat eskuratzeko asmoz. Bestetik, Dukeak esparru militarrean inbertsioak handitu zituen. Bere autoritate militarra indartzen saiatu zen eta aholkulari militarren kopurua handitu zuen Sanlucarreko jauregian; kontseilu honen hedakuntza, berrikuntza instituzionala izan zen[2].

Andaluziako testuinguruan zalantzarik gabe Medina Sidonia garrantzi handiko familia zen. Bere familiaren posizioa indartu egin zen mendeetan zehar eta haren arbasoek arrakasta lortu egin zuten Behe Andaluzian erregearen ordezkari nagusiak bihurtuz arlo instituzionalean zein kanal informaletan (patronazgoa). Funtzio militarrak beteko dituzte eta harreman politiko estuak matenduko dituzte gortearekin, bereziki Monarkia Hispanikaoren gobernuarekin eta batez ere balidoekin. 968 urtean, Perez de Guzmán familiak, Nieblako kondeak titulua jaso zuten. Handik aurrera villak eta jaurerriak pilatzen joango dira Kadiz eta Huelvan batez ere baina zertxobait Malagan ere. Gibraltar lortzen saiatuko dira baina ez zuten lortu. Gaztelako Jaun izatea Aro Berriko hasierako urteetan, erantzukizun militarrak zituen; bereziki Behe Andaluzian eta milizia lokalen errekrutamendua eta lurraldearen babesa izango dira haien funtzioak, besteak beste. IX dukeak, Etxearen jabetza lortu zuenean, Andaluziako Ozeano Itsasoko eta Itsasertzetako Kapitaintza Nagusia eskuratu zuen Guadianatik Gibraltarreraino luzatzen zen espazioan[3].

Hala ere, finantza arazoak zituzten; dukatuaren finantzak ez baitzeuden bere momentu hoberenean. Familia eta dukea gehiegikeriak eta kontrolgabaeko gastuetan aritzen ziren, mailegu anitz eskatuz. Titulua oinordekotzan hartu ostean, Olivares konde-dukeak zalantzak azaldu zizkion erregeari dukearen inguruan. Honen ondorioz, Estatu Konteiluan azaldu zuen beharrezkoa zela nahikotasun militarra zuen pertsona bat bere gainean jartzea, konfiantza falta zela eta[4].

Konspirazioaren beste protagonista handia Francisco Antonio de Guzmán y Zúñiga Ayamonteko markesa izan zen, Guzmán familia boteretsuaren adar txikiago baten kidea. Bere jaurerriak txiroa ziren eta baliabideen aldetik nahiko mugatuak. Zorrez gainezka zegoen likidotasun eta zor krisi batean sartuta baitzegoen dukea, irtenbide zaila zuena. Honen ondorioz, 1636an bere errenten administrazioa Gaztelako kontseiluak interbenitu zituen[1] [5].


Biak Guzmáneko linajearekin lotuta zeuden, Andaluziako noblezian garrantzi handikoak zirenak; Izan ere, Olivares konde-dukea, garai hartako Felipe IVaren balidoa linajearen kidea zen. Trama politikoak, interes familiarrekin lotzen ziren[6].


Testuingurua

aldatu
 
Medina Sidonia dukeen jauregia, Sanlúcar de Barrameda.

Gaztelaren eta orokorrean Monarkia Hispanikoaren egoera 1640ko hamarkadan nahiko konplexua zen. 30 Urteko Gerraren testuinguruan, diru behar handiak zeuden, baina Ingalaterraren eta Holandararen erasoen medioz, Amerikako zilarraren inportazioak jaitsi ziren. Honek koroari baliabideak Penintsulan topatzera eraman zuen.

Presio fiskalaren igoera handi bat eman zen eta ondorioz petxak grabatuak izan ziren. Andaluzian fiskalitatearen pisua handiagoa zen beste eskualde batzuekin alderatuta. Quevedok garaian esaten zuen bezala, Monarkia Hispanikoan bi Gaztelak eta Andaluziako erreinuak ziren presio fiskala handiena jaasaten zuten lurraldeak. Baina Olivares konde-dukearen politika hauek, noblezian eragina izango du ere.

Jaun handi askok, beren domeinuetan alkabala kobratzenzuten, %10 finkatua; hauei etekin hauen galerarekin mehatxatuak izan ziren, dohaintza borondatez ez ematekotan. Argi eta garbi, haien pribilegio ekonomikoen aurkako ekintza zen. Beloiaren alterazioak (kobrea gehitu eta zilar kantitatea txikitu, txanpon gehiago emititzeko ahalmena irabaziz), txanponaren balio erreala debaluatzen zuen eta 1641an krisi handia bizi izan zen, eragin handia hiriguneetan eta merkatal eskualdeetan izanik batez ere. Landan, baldioak (Granada 1637an) salmentan jarri ziren; koroaren jabetzak ziren baina udaletxeak eta auzokideak erabilera komunala egiten zuten. Hau Kordoba, Jaen eta Sevillara zabaldu egin zen eta tentsio handiak sortu zituen. Guzti honi garia bezalako ezinbesteko baliabideen garestitzea gehitu behar zaio. Konspirazioa eta urte batzuk geroago, 1647 eta 1652 urteen artean, Andaluzia osotik matxinadak eta altxatzeak emango dira [7].


Medina Sidonia etxe dukalaren eta monarkiaren arteko tentsioak aurretik zetozen. Zenbait ediktu erreal (1636 eta 1640), dukearen jurisdikzio militarraren aurka egiten zuten, dukearen Andaluziako beste lehiakideen aldekoak zirenak. Algarveko iraultzak (1637-1638) gastuak handitu zituen, finantzak dukalak gehiago estutuz[8].


Testuinguru honetan 1637ko Algarveko altxamendua gertatu zen eta dukeak ekintza militarrak aurrera eraman behar izan zituen eskualdean ordena berrezartzeko, Bragantzako dukearekin batera kolaboratuz zeinarekin harreman familiarrak zituen; izan ere, 1632an Luisa de Guzmán, Medina Sidoniako dukearen ahizpa, Bragantzako dukearekin ezkondu zen. Harreman hauek ondorioak izango ditu etorkizunean, konspirazioaren testuinguruan.

Portugaleko matxinadak, Medina Sidoniaren Andaluziako Ozeano Itsasoko eta Itsasertzetako Kapitaintza Nagusiaren funtzionamendua aztoratu zuen, Bragantzarekin zituen harremanak zirela eta. 1637ko Evorako erreboltaren ostean bien arteko harremanak indartuko dira. Bragantzako dukeak fideltasuna mantendu zuen eta Olivaresen alde eginez, matxinadari irtenbide baketsua bilatuko diote. 1640an Portugaleko matxinada berpiztu zen, gogorragoa izango dena. Bragantzako dukea, Evoran koroatua izan zen Portugaleko errege moduan eta Joan IVak, Bragantzako errege etxeari hasiera eman zion. Portugaleko noblezia ordena berrezartzeko kolaborazio falta zela eta Algarveko eta Alentejoko mugan bi armada jarri zituen Felipe IVak; Algarveko buruzagitza Medina Sidoniaren esku utzi zen, Ayamonten egoitza zuen Gerra Kontseiluaren presidente bihurtuz[9]. Han 100.000 pertsonako armada antolatzea zen helburua; soldaduen errekrutatzea zein Madriletik iritsi beharreko gerra materiala modu oso astiroan burutzen joan zen. Sagres eta San Vicente gotorlekuak babestu behar zituen, zeinak espero zen Hagsburgotarrei leialak izango zirela[10].

 
Juan IVa, Portugaleko errege bezala aldarrikatua, Veloso Salgado

Armada etsaia Andaluziako kostaldean kontzentratzen hasi ziren. Ekainean Katalunia altxatu zen eta abenduan Portugal. Horren harira, Felipe IVak, kondeari idatzi zion larritasunarekin, erregearen aurrean lehenbailen aurkezteko. Urte bereko abendurako prestakuntza militarrak Behe Andaluzian biderkatu egin ziren. Felipe IVak, Medina Sidoniako dukearen moteltasunaren aurrean azkarrago aritzeko eskatu zion. Alde batetik, mugara azkar ez joatea aurpegiratu zitzaion kondeari, Alrgarveko matxinadaren berri jakin zuenean. Ayamonten, Madrilera transmititzen ari ziren espioien berriak Portugalen inguruan, ez ziren batere positiboak. 1641ko otsaila eta martxoko egunetan, xedapen asko gertatzen dira gortean eta Ayamonteko Batzordetik aitzakiak iristen dira. Martxoan tentsioa handitzen jarraituko du.

Gortean, Medina Sidoniari lehentasuna ematen ari zitzaion, espero baitzen 100.000 infante eta 1.000 zaldizko armada lortzea; Felipe IVak gidatu egingo zuen armada kondeen obedientzia lortzeko; Monterrey kondeak burutzen bazuen beldurra zegoen Medina Sidonia, Alba edo Bejar bezalako nobleek men ez egitea. Armada batzeko saiakerak oztopo asko aurkitzen zituen Medina Sidoniaren aldetik. Florentziako enbaxadorearen arabera, Madrilen Kataluniako fronteari lehentasuna emateko erabakia apirilaren amaieran eman zen. Bat-bateko aldaketa hau eta Portugal inbaditzeari erregearen ustezko ezetzak gortean harridura sortu zuen. Estrategia aldaketa mugako goi nobleziaren pasibitatearen ondorioa zen, azken finean haien prestasunaren menpe baitzegoen erregea. Maiatzean, kabildo errealen bidez, berriz zenbait inkurtsioen planak diseinatu ziren; fokua Extremaduran jarri zen eta ez Medina Sidoniaren eskualdean. Ekainean, Medina Sidoniak infanteria Martin Carlos de Mencos y Maquedari ematera behartu zuten itsasora egin behar zuelako, Tarragonako setioari aurre egiteko [11]. Abuztuan, dukeak Ayamonte abandonatu zuen, bere ustez Sanlucarren erabilgarria baitzen armada batzeko ahaleginetan. 1641ko abuztura arte ez zegoen Medina Sidoniaren eta Ayamonteren portaeran gauza arrarorik, begibistan behintzat. Felipe IVa eta bere balidoa ez ziren panikoan sartu baina frustrazioa eta erresumina sentitzen zuten, kritikak eta erresistentziak nobleziatik hedatzen joan zirenean. Dukeak eta Markesak Portugaleko matxinada gelditzeko argibideak bete ez ezik, pausu bat gehiago eman zuten kontaktuan sartuz erregearen etsaiekin; Portugalen laguntza ezinbestekoa zen kolpea emateko. Plan hauek udan eman ziren. Ayamonteko mugan mugimenduak gelditu egin ziren, baina plaza garrantzitsuak hartzeko ahaleginak burutzen saiatu ziren. Abuztuaren amaieran, Madrilera deitua izan zen, Felipe IVaren aurkako konjura batean izandako partaidetzaren inguruan azalpenak emateko[9].

 
Felipe IVa, Monarkia Hispanikoaren erregea (1621-1665). Velázquez 1644


Portugaleko altxamenduaren aurrean Medina Sidoniaren pasibotasunak, Antonio Domínguez Ortizek “Nobleen Greba” bezala izendatuko duen adibide nagusienetarikoa da. Aipatutako krisialdiak, leialatasun loturak mugan jarri zituen; Behe Andaluzian eragin handia izan zuen krisia eta Luis de Haro bidali zuen koroak, tentsioak apaltzera. Medina Sidoniaren pasibitatea koroaren eskakizunen aurrean zenbait kausa izan zituen; alde batetik dukearen finantza arazo larriak. Bestetik esfortsu ekonomiko eta fideltasun handiko urteen ondoren erregearen zerbitzuan, ordainsariak edo onurak ez ziren bat iristen eta ez ziren nahikoak izan. Koroak, bere borondatea betearazteko, barne autoritarismoa gogortu zuen kanpo krisiaren aurrean. Hala ere, 1641ko abuztuko Medina Sidoniaren aurkako salaketa ez zen izan erregearen aginduekiko pasibitate eta inplikazio faltagatik, erregearen aurka konspiratzeagatik baizik[9].


Muga babesteko soilik 300 gizon lortu edo onartu zituen bere helburua ez zelako erasotzea, Bragantzako dukearekin zituen lotura familiarrak zirela eta. Bere jarrera pasiboak, Portugaleko independentziak arrakasta izatea eragin zuen. Gortean zurrumurruak hedatzen hasi ziren, Andaluzian konspirazio eta altxamendu bat antolatzen ari zelaren susmoaren inguruan[12].

Zenbait iturrien arabera, ideia Ayamonteko markesarena izan zen eta Portugalen laguntza eta Frantzia eta Holandaren flotaren kolaborazioa espero zen. Gainera, helburua portu garrantzitsuenak blokeatzea edo hartzea (Kadiz, nagusiki) izango zen eta Sevillan altxamendu bat antolatzea, presio fiskalaren igoerak sorrarazitako herri amorrua aprobetxatuz[13].

1641eko udan, Madriletik ordezkari bat iritsi zen, Antonio de Isasi deiturikoa; hark, Ayamonteko markesaren eta Medina Sidoniaren arteko gutun bat aurkitu zuen, konjurazioa guztia agerian uzten zuena. Francisco Sánchez Kontuen Kontularitza Nagusiko funtzionarioa, preso egon zen Portugalen eta Portugal eta konspiratzaileen arteko harremanen inguruko informazioa pilatu zuen; askatu zutenean, Olivares honen inguruan informatu zuen [14].

 
Olivareseko konde-dukea, Velázquez 1634


Konjuraren arrazoiak paradigmatikoak bezala izendatuak izan dira, Gaztelan zegoen jaunen eta aristokraziaren haserre orokorra aprobetxatuz, inziatiba hau aurrera eramateko aukerak eman ziren. 1641eko uztailan Medina Sidoniak erregearen aginduak betetzeko gogo faltak, traizioaren susmoak handitu zituen. Traizioaren susmo hauek, noble eta ministro batzuen abisu eta informazioekin batu egin ziren eta Madrilen alarma piztu zen. Abuztuaren 16an, Clara Gonzaga de Valdes, abisatu zuen portugaldarrak Ayamonte (Huelva) hartzea pentsatuta zutela arma-gizon falta aprobetxatuz. Frantziako eta Holandako flotaren presentziaren inguruko berriak itxaroten ari zirenean, altxamenduari hasiera emango ziona, 1641eko abuztuaren 19an Felipe IVak Medina Sidonia gortera deitu zuen. Baina Medina Sidoniak eskakizuna ez zuen bete eta aitzakiak jartzen hasi zen bidaia atzeratzeko eta denbora irabazteko; Bitartean noble andaluziarren artean zundaketa egin zuen, altxamendu baten testuinguruan haien posizioa ezagutzeko; behe nobleziaren artean disposizio handiagoak aurkitu bazuen ere, goi noblezian ezetzak nagusi izan ziren. Portugal eta Katalunian, altxamenduek herritarren gehiengoaren babesa izan zuten, Andaluzian aldiz, zailagoa zena. Gainera antolakuntza ez zen oso egokia izan, filtrazioek erakutsi zuten moduan. Konspirazioaren inguruko espekulazioak gero eta argiagoak ziren eta irailaren 10ean, Medina Sidonia Madrilera iritsi baino lehen, preso frantses baten mezua iritsi zen: 38 buke frantses (10.000 gizonekin) eta 14 portugaldar itsasontzi Cádiz hartzen saiatuko ziren. Gorteak etorkizuenan balidoa izango zen Luis de Haro Andaluziara bidalia zuen konjuraren egoera eta larritasuna ezagutzeko eta kondea atxilotzeko. 40 orduetan iritsi zen Kordobara eta han nobleekin entrebistatu zen, noblezia handiaren artean fideltasuna baieztatuz. Haroren presentziaz abisatuta Medina Sidoniak Gortera irailean bidaia egin zuen atxiloketa ekiditeko eta Loeches herrira iritsi zen. Olivaresen aurrean konjura guztia konfesatu zuen[12] bitartean, dukearen aurkako indizio eta froga gehiago gehitzen ari ziren; informeetan gutunetan eta testigantzetan konspirazio baten prestakuntza argi zegoen. Felipe IVak iralilaren 28an Peñarandako dukeari Ayamonten beharrezko ikerketak egitea agindu zion[15].

Konjuraren eskema horrela laburtu daiteke:

  • 1640ko ekainetik 1641eko ekainera: kataluniako erreboltaren hasieratik, espainiar indarren porrotara arte Montjuic-en , Medina Sidoniako dukea eta Ayamonteko markesa batu egin ziren haien atsekabea eta frustrazioa partekatzeko.
  • 1641ko Ekainetik abuztura: Portugalen abenduan egon zen altxamenduak sedizioa aurrera eramateko ezinbestekoa zen eta Felipe IVari laguntzen jarraitzea zailagoa bihurtu zen. Horrela, Medina Sidonia eta Ayamonte konspiratzen hasi ziren Andaluziako egoera haien alde jartzeko. Medina Sidoniaren ezetza Portugaleko errebolta gelditzen, erreboltarien arrakasta suposatu zuen, haien planak kontsolidatu zituen eta 1641eko udaberrian konspirazio andaluziarra Portugalekin oso lotuta zegoen; han dukearen agenteak Herbehereetako eta Frantziako ordezkariekin batu ziren, zeinek flota bat eramango zuten Andaluziara, balantza konspiratzaileen alde egiteko
  • 1641eko abuztuan, Madrilen Medina Sidoniaren desleialtasunaren inguruko zurrumurruak zirkulatzen hasi ziren bitartean, Joan IVak eta armada frantsesaren almiranteak erabaki zuten herbeheretarren flotaren itsasontziak ez zituztela itxarongo eta Kadizerantz zuzendu ziren. Denbora berean Andaluzian sedizio-panfletoak zirkulatzen hasi ziren Andaluzia osotik.
  • Frantziako itsas armada eta Portugalen laguntza ez zen iritsi iraileko bigarren astera arte, dukeak jada Madrileko bidea hartu zuenean[16].


Aitormenak

aldatu

Medina Sidoniako aitormena

Medina Sidoniako IX dukeak, 1641ko irailaren 21ean Madrileko alkazarean, erregearen eta Erreinuaren Notario Nagusiaren aurrean konjura aitortu zuen. Aitormen horretan Ayamonteko markesari egotzi zion erantzukizun gehiena, bere helburua Andaluziako errege proklamatzea baitzen. Medina Sidoniaren konfesioaren arabera Portugal altxatu ostean Ayamonteren aldetik gutun bat jaso zuen Puerto de Santa Marian zegoen bitartean; Ayamontek, Medina Sidoniari hurrengoa esan zion:

“que no era bueno perder los parientes de Portugal y si de asegurar los propios estados de las vejaciones y tributos que  pagamos”

Medina Sidonia minduta (betiere aitormenaren arabera) sentitu zen, baina ez zuen ezer egin. Geroago, Ayamontera joan zen armadako lidergoa hartzera eta Ayamonteko dukea pixkanaka konbeniztzen hasi zen. Bere bertsioaren arabera, Portugalekiko korrespondentzia Ayamonteko markesak eramaten zuen, berak ez zekien ezer eta ez zuen informaziorik jasotzen korrespondentzia hori edo besteen inguruan. Atzerriko laguntzari dagokionez, Medina Sidoniak Ayamonteren planak atzeratzen saiatu zen. Bitartean Ayamonte pertsuasioarekin jarraitu zuen. Ayamonteren helburua ere Olivares gainetik kentzea zen baina azken helburua errepublika andaluziar bat sortzea zen, Felipe IVarekin loturak erabat hautsiz.

Deklarazio hau Alonso Guillén de la Carrera epailearen aurrean egin zuen, Gaztela eta Italiako kontseilaria zena. Ayamontenrentzat garai hura oso ona zen Portugaleko ahaideak ez galtzeko eta estatu propioak segurtatzeko, monarkiaren irain eta zergetatik ihes eginez. Medina Sidoniak erregeari esan zion biziki mindu ziola proposamenak. Erregeak barkatu egin zion Olivaresen aholkua jarraituz. Ayamonteko markesa zen konspirazio saiakeraren bultzatzaile nagusia[17]..

Konfesioaren ondoren, dukea zenbait aste egon zen Madrilen bere burua garbitzeko kanpaina bat prestatzen. Kanpaina horren barnean Medina Sidoniak bere koinatuari, Joan IVari, desafio bat aurkeztuko dio, urriaren 5ean argitaratu zena. Azaroaren 26an atera zen Madriletik Valencia de Alcantararen bidean, Extremadurako mugan; gaztelu hartan ostatu hartu zuen 1641eko abenduaren 19ra arte. Egun horretara arte ixaron zuen zaldun, ezkutari eta basailuekin batera baina ez zen inor agertu[18].

Felipe IVak barkamena eman bazion ere, traizioa ez zuen ahaztu eta Medina Sidoniako etxea gainbeheran sartu zen[19]. Madrileko Gortetik kanporatua izan zen eta ez zuen izan baimenik bere domeinuetara bueltatzeko. Sanlucar de Barrameda jaurerria galdu (erregearen jabetza bihurtu zen) eta 1645an Felipe IVak Andaluziako Ozeano Itsasoko eta Itsasertzetako Kapitaintza Nagusiaren kargua kendu zion, Medinaceliko dukeei eskainiz. Azkenik 200.000 dukatuen isuna jarri zioten[20].

Dukearen zortea aldatuz joan zen, Kantabrikoaren kapitain nagusia izendatu zutenean, Gasteizen sedea zuena. Baina 1642ko udan, ez zen Gasteizera bideratu, Trujillon Sanlucarrera joatea erabaki zuen. Ebidentzia askok, Felipe IVari seinalatzen zuten Medina Sidonia erruduna zela baina errege barkamenarekin ezin zen formalki epaitua izan eta beraz, Salncularrerako bidaia erabiltzen saiatu ziren; Bitartean, bere posesio guztiak enbargatu zituzten. Olivares gortetik kanporatua izan ostean kausa zabaltzen saiatu ziren, lessa maiestatis in primo capitae delitua imputatuz. Hala ere, ezin izan zuten bide judizialetik zigor zabalago bat prestatu. Gauzak horrela, irailaren 1643an Juan de Morales Barrionuevok, Gaztelako Kontseiluaren fiskala, kereila bat formalizatu zuen, bere desobedientzian oinarrituta; larrigarro bezala, larrialdi eta presa egoera argudiatzen zuen, aginduak argiak zirenean. Errekurtsoak eta kontraerrekurtsoak egongo dira. 1645ko abuztuaren 3an Sanlúcar korora inkorporatzen da. Castrilloko kondeak, Sánlucar zuen pertsona kopuru berdina zuten bat edo bi herri eman behar zizkion Medina Sidoniari; errentak hartzen jarraituko du, zorrak ordaintzeko helburuarekin. Erregearen eta Monarkiaren ospe eta prestigio faltak eragina izan zuen. Ez zen egon dukearen aurkako zigor korporalik, Felipe IVaren erregetza oso ahula zelako momentu hartan[21].

Dukea 1644an hil egin zen eta bere semea Gaspar Alonso Pérez de Guzmán y Marañón, X dukea, izango da bere ondorengoa; hala ere 3 urtez egon zen soilik, nahiko goiz hil egin baitzen.



Ayamonteko aitormena

Dukearen konfesioaren egun batzuk geroago, irailaren 26an Gaztelako Kontseiluak erregeari Ayamonteko markesaren aurkako kausa transmititu zitzaion. Bide judizial ez-ohikoa erabili zen[15]. Ayamonteren kasuan gortera atxilotua eraman zuten, bere borondatez ez baitzen gortean aurkeztu. Illescasen galdeketa egin zioten urriaren 16an eta 17an, Alonso Guillén de la Carrera izanik epailea eta Morales Barrionuevo fiskala . Deklarazioaren hasieran erregearen klementzia eskatu zuen lehenik, bizitza barkamena eskatuz. Bere kontakizuna Portugaleko matxinada hasi baino lehen kokatzen da, hilabete bat lehenago, 1640ko azaroan. Haren arabera, dukeak intentzioa zuen Andaluziako errege bihurtzeko baina berak Andaluziaren askatasuna aldarrikatzea hobeagoa zela pentsatu zuen eta proiektu errepublikazalea proposatu zuen sedizioaren bidea aurrera egiten bazuen. Bere helburua horrela dukea gelditzea zen, Andaluziako jaunen oposizioa izango zuelako. Ayamonteren arabera, Kataluniako eredua ezinbestekoa izan zen, konjura aurera eramateko. Handik aurrera bere planak Juan IV.ari eskaini zizkion eta Ayamonte bigarren plano batean geratuko zen, konspirazio osoa dukeak prestatuz[22].

 
Ayamonteko V. markesa, ustez Francisco Pachecoren lana

Beste noble batzuekin harremanak izan zituela aitortu zuen, gutunen bidez egitasmoaren inguruan. Markesak, aitzitik, azaldu zuen Medina Sidoniako dukea bere ahizparekin eta koinatu Bragantzako dukearekin harremanetan egon zela Nicolas de Velasco izanik bitartekaria. Korrespondentzia portugaldar gazte batzuen bitartez zetorren, Guadiana ibaira iristean keinu batzuk eginez pasatzen uzten zietenak. Dukeak, ez zuen beti Ayamonteri berri hauek zertan zetzaten kontatzen. Markesak Medina Sidoniako dukeak beste noble batzuekin zeukan adiskidetasuna eta gutun elkartrukatze bizia aipatu zuen, besteak beste: Arcosko dukea, Cardonako dukea, Priego markesa eta Pozako markesa, Najerako dukea, etab. Andaluzia osoko jaun guzti hauek laguntza eskaini zieten dukeari ez baitzeuden oso pozik Olivaresekin. Honen aurka egiteko prest zeuden baina erregearen aurka egin gabe eta estatu forma aldatu gabe[23][22].

Andaluzia aske utzi eta errepublika libreko egoerara murrizten saiatuko zen, zerga guztietatik salbuetsiz, errege egiten saiatuz gero, gainerako jaunengan aurkakotasuna aurkituko baitzuen. Bere asmoa ez zen Maiestatearen pertsona edo koroaren aurka makurtzea, "Andaluziaren atsedena" lortzea baizik, eta, horregatik, Dukeari esan zion Andaluzia jaberik gabe mantendu behar zela, bere maiestateari edo printzeari itzultzeko zergak amaitzen zirenean edo horretarako aukera zegoenean.

1641eko amaieratik espetxeratua izan zen, kondena formalik gabe. Kartzel askotatik igaro zen eta bere ondasun guztiak konfiskatuak izan ziren; ondoren, hiltzera kondenatu zuten, nahiz eta gero irizpen batek bitarteko kartzela-zigorra gomendatuko du. Híjar de Aragón dukearen konspirazioaren ostean, eta erresoluzioaren testua kontserbatzen ez bada ere, 1648an hiltzera konderatu zuten berriz, Segoviako Alkazarrean[14].

Historiografia berriak edo behintzat zenbait historialari garaikide, deklarazioaren inguruan zalantzak dituzte; Joaquin Rodriguez Mateos-en kasua izango litzateke.

1643ko ekainaren 8an bigarren deklarazio bat egon zen Francisco de Roble korte alkatearen aurrean eta dukearen aurkako (defentsa estrategia aldatuz) akusazioak handitu zituen, zeinetan markesak segurtasunarekin lehenengo deklarazio hori ezeztatu zuen, esanez ez zela berak sinatutako deklarazioa. Izan ere, Ayamonteko markesaren egiazko deklarazioa Hoces familiaren fondo dokumentalean agertu zen, Hornachuelos kondeak eta Santaellako markesak, Andaluziako Artxibo Orokorrean kokatzen dena orain. 1994ko martxoan sartu egin zen artxiboan, Andaluziako Juntako kultura sailak erosita. 2012ra arte dokumentu hau ahaztua izan da historialarien aldetik.

Markesaren deklarazioa, Andaluziako Artxibo Orokorrean aurkitzen dena, ez dago dudarik ofiziala denik.

Bi sinadura ditu, hirugarren orrialdearen amaieran bata eta bestea zoritzigarrenean (azkenean); azken bi orriak, 7. eta 8. pliego sueltoan daude eta lehenego 6ak pliego bat beste batean sartuta, aurreko dokumentuan bezalaxe. Markesaren defentsaren estrategiaren ardatza lehen adierazpena baliogabetzea izan zen, haren benetakotasuna eta irregulartasun prozesala zalantzan jarriz. Dokumentuaren benetakotasuna desmuntatzen duten xehetasunak erakutsi zizkiotenean:

“que las firmas parecen de su mano y letra, aunque no se osa determinar que lo sean verdaderamente, porque a lo que se quiere acordar moralmente le parece que el señor don Alonso Guillén de la Carrera, en la declaración que le tomó firmó también junto a la firma deste confesante, y demas desso cada hoja la cerrava el dicho señor don Alonso en cada plana con su rúbrica. Y aviendo visto este confessante todas ocho hojas de la dicha declaración, en sólo la primera plana de la última hoja halla la rúbrica del dicho señor don Alonso, y no en las demás (…) y viene a ser un papel blanco sin autoridad judicial de escribano, secretario ni juez, porque ni tiene firma de persona pública ni autoridad de testigos ni otra ninguna comprobación que la pueda hacer legal”


Deklarazioa egiazkoa da. Baina zenbait irregulartasun daude prozeduran eta dokumentuan deklarazio osteko manipulazioak agerikoak dira: ez zen paper zigilatuan zabaldu, eta baldintza hori izan behar zuten dokumentu publikoek 1636az geroztik; ez zen benetako funtzionarioaren sinadurarik zabaldu, ekintzaren fede ematen zuenik, markesari erakusten zaion deskribapen bera, hain zuzen ere. Bi errubrika horiek ez zeuden identifikatuta errubrika horien eskuineko ertzean, eta antza denez, zortzi orrialde horiek ez ziren zabaldu. Ayamontekoaren lekukotzaren manipulazio nagusia, ustez, prozesuan aurkeztutako akusazio fiskalaren barruan hitzez hitz txertatzean gertatu zen. Hori izanik ordura arte ezagutzen zen deklarazioaren idazki bakarra, jatorrizko lekukotza agertzeak bi dokumentuak alderatzea ahalbidetzen du, eta agerian geratzen da testuan egindako aldaketak espediente prozesalera eramatean [24].

Ayamonteko markesak konjuran parte hartu zuela ukatu gabe, dokumentuaren manipulazio horiek guztiek adierazten dute, espediente judizialean zegoen deklarazioa markesak baliogabetzeko asmoak eta aldatua izan zelako susmoak ez zutela oinarririk falta. Medina Sidoniaren inguruko edozein erreferentzia ezabatua izan zen eta horren ordez “la otra persona” jartzen zuen eta bestetik ere, Medina Sidoniaren aurkako deklarazioak desagertu ziren[25].

Laburtuz, manipulazio hauek ez dute konjuran Ayamonteren inplikazioa ezabatzen baina argi dago borondatea egon zela, lotura familiarren ondorioz, soilik Markesa errudun bihurtzeko eta kondenatu bakar bat izateko; Francisco Antonio Silvestre de Guzmán y Sotomayor.


Bibliografia

aldatu

Nuñez Jiménez, C. (1994). Linajes de los Guzmanes (I y II). Aljaranda: revista de estudios tarifeños, (15), 12-14.

Calvo Poyato, J. (2003). La conjura del duque de Medinasidonia. Andalucía en la historia, (2), 56-61.

Lozano Navarro, J. J. (2014). Reseña de: Salas Almela, Luis, The Conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641). An aristocrat in the Crisis of the Spanish Empire, Leiden-Boston, Brill, 2013.

Rodríguez Mateos J. (2012) Historia de una manipulación documental; Archivo general de Andalucia, 36-39 https://www.juntadeandalucia.es/cultura/archivos_html/sites/default/contenidos/archivos/aga/difusion/Colaboraciones/Documentos/Pxginas_AH_36_abril_2012.pdf

Salas Almela, L., (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia, 1580-1670 (Ser. Memorias y biografías). Marcial Pons Historia.

Salas Almela, L. (2013). The conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641): an aristocrat in the crisis of the Spanish Empire. Brill.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 309-317.
  2. Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 309-317.
  3. Salas Almela (2013). The conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641): an aristocrat in the crisis of the Spanish Empire. pp. 11-13
  4. Calvo Poyato (2003). La conjura del duque de Medina Sidonia. pp. 57-61
  5. Lozano Navarro (2014). «Reseña de: Salas Almela, Luis, The Conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641). An aristocrat in the Crisis of the Spanish Empire». Brill: 423.
  6. Rodríguez Mateos (2012). «Historia de una manipulación documental». Archivo general de Andalucia. pp. 36.
  7. Calvo Poyato (2003). La conjura del duque de Medina Sidonia. pp. 56-61.
  8. Lozano Navarro (2014). «Reseña de: Salas Almela, Luis, The Conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641). An aristocrat in the Crisis of the Spanish Empire». Brill: 421.
  9. a b c Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 317-348.
  10. Salas Almela (2013). The conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641): an aristocrat in the crisis of the Spanish Empire. pp. 59
  11. Salas Almela (2013). The conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641): an aristocrat in the crisis of the Spanish Empire. pp. 72-74.
  12. a b Calvo Poyato (2003). La conjura del duque de Medina Sidonia. pp. 56-61.
  13. Lozano Navarro (2014). «Reseña de: Salas Almela, Luis, The Conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641). An aristocrat in the Crisis of the Spanish Empire». Brill: 422.
  14. a b Calvo Poyato (2003). La conjura del duque de Medina Sidonia. pp. 57-61.
  15. a b Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 348-367.
  16. Salas Almela (2013). The conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641): an aristocrat in the crisis of the Spanish Empire. pp. 77-78
  17. Rodríguez Mateos (2012). «Historia de una manipulación documental». Archivo general de Andalucia. pp. 37-38
  18. Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 348-367
  19. Lozano Navarro (2014). «Reseña de: Salas Almela, Luis, The Conspiracy of the Ninth Duke of Medina Sidonia (1641). An aristocrat in the Crisis of the Spanish Empire». Brill: 423.
  20. Núñez Jiménez (1994). «Linajes de los Guzmanes (I y II)». Aljaranda: revista de estudios tarifeños (12-14)
  21. Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 368-394.
  22. a b Rodríguez Mateos (2012). «Historia de una manipulación documental». Archivo general de Andalucia. pp. 37-38.
  23. Salas Almela (2008). Medina sidonia: el poder de la aristocracia. pp. 368-394.
  24. Rodríguez Mateos (2012). «Historia de una manipulación documental». Archivo general de Andalucia. pp. 37-38.
  25. Rodríguez Mateos (2012). «Historia de una manipulación documental». Archivo general de Andalucia. pp. 38-39.

Kanpo estekak

aldatu