Olivares konde-dukea
Gaspar de Guzmán y Pimentel Ribera y Velasco de Tovar (Erroma, 1587ko urtarrilaren 6a - Toro, 1645eko uztailaren 22a), gehienean Olivares konde-dukea deitua, espainiar noble eta politikaria izan zen. Filipe IV.a Espainiakoaren begikoa izan zen.
Bizitza
aldatuHaren anaia nagusia hil zenean, gortera joan zen, eta han Filipe printzearen, ondoren errege izango zenaren, adiskide egin zen. Filipe IV.ak aginpidea lortu zuenean, Gaspar de Guzmánen eskuetan utzi zuen gobernua, eta hark oso gobernu gogorra ezarri zuen. Aurreko agintaldiko pertsona garrantzizko guztiak baztertu zituen, aginpidea eskuratzeko orduan bere kontra inor ez izateko. Erresumako barne-politikaren eta ekonomiaren antolaketa aldatu nahi zituen, eta horretarako La Unión de Armas sortu zuen: harekin zergen sailkapena erreinuko lurralde guztietan berdina izango zen. Ekonomia-politika horren ondorioz, Kataluniako eta Portugalgo matxinadak gertatu ziren (1640).
Kanpo-politikan ez zuen luzatu izan nahi Herbehere Batuekin izenpeturik zegoen 12 urteko su-etena, eta horrek Probintzia Batuen burujabetasuna eragin zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran eta gero Frantziaren kontrako gerran sartu zen, eta horrela Espainiako monarkiak bost fronte desberdinetan borrokatu behar izan zuen (Flandrian, Frantzian, Germaniako Inperioan, Katalunian eta Portugalen). Azkenean, 1643an erregeak kargutik kendu behar izan zuen, eta Luis Mendez de Haro jarri zuen haren lekuan. Bazterturik hil zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivares konde-dukea |