Ireki menu nagusia

Segalarien Gerra (katalanez: guerra dels Segadors; gaztelaniaz: guerra de los Segadores) edo, espainiar historiografian, Kataluniako matxinada (gaztelaniaz: sublevación de Cataluña) Katalunian 1640 eta 1652 artean izandako gatazka izan zen. Gerraren ondorio iraunkorra Pirinioetako Hitzarmena izan zen, zeinaren bidez Frantziak Rossellóko konderria eta Cerdanyako konderriaren erdia bereganatu baitzuen.

Segalarien Gerra
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Batalla de Montjuïc de 1641.jpg
Pandolfo Reschiren 'Montjuïceko gudua' (1641)
Data 1640ko ekainaren 7a-1659ko azaroaren 7a
Lekua Kataluniako Printzerria
Gudulariak
Espainia Monarkia Hispanikoa Katalunia Kataluniako Printzerria
 Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Filipe IV.a Espainiakoa
Olivares konde-dukea
Luis Méndez de Haro
Luis XIII.a Frantziakoa
Pau Claris

1640ko ekainaren 7an Corpus de Sang izeneko istiluak gerra piztu zuen. «Visca la terra!»,[1] «Muiren los traïdors!»,[1] «Muira el mal govern!»,[1] «Visca lo rei!, nostre senyor» «¡Visca la fe de Crist!» edota «¡Visca Catalunya i els Catalans!» oihukatuz, Bartzelonan 12 eta 20 funtzionario artean erail zituzten eta baita Santa Colomako kondea erregeordea ere. Istiluen zergati nagusia mertzenarioz beteriko errege-armadak Katalunian azalduriko jarrera izan zen.

Hogeita Hamar Urteko Gerra (1618-1648) zela eta, Armada Kataluniatik zabaldu zen. Herri xumearen esanetan, armadak Eukaristiaren aurkako sakrilegioak egin zituen elizei su emanez[2] eta emakumeak bortxatu zituen.

Pau Claris Generalitateko presidenteak Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen 1641eko urtarrilaren 17an. Baina, handik sei egunera, atzera egin eta Luis XIII.a Frantziako erregea izendatu zuen Bartzelonako konde.[3] Harrezkero, Katalunia gudu-zelai bilakatu zen. Westfaliako Bakea eta gero, Frantziak interesa galdu eta espainiar armadak galdutakoa berreskuratu zituen, Bartzelona bera 1651n hartuz.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Soldevila, Ferran (1963) Història de Catalunya Bartzelona: Ed. Alpha.
  2. (Gaztelaniaz)Arredondo, María Soledad (2008) La transmisión de una convicción o un saber religioso Criticón 94-95 or..
  3. «Katalunia. Independentziarako bidean. HISTORIA AURREKARIAK» Berria 2015-11-10CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


  Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.