Maverick (filma)

Maverick 1994ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren western komedia filma bat da. Mel Gibson, Jodie Foster, James Garner, Graham Greene, James Coburn eta Alfred Molina aktoreek antzeztu zuten.

Maverick (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1994
Jatorrizko izenburuaMaverick
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta Westerna
Iraupena121 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaMaverick (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Arizona eta Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard Donner
Gidoigilea(k)William Goldman
Roy Huggins (en) Itzuli

[[Kategoria:Roy Huggins (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBruce Davey
Konpainia ekoizleaIcon Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Icon Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaStuart Baird
Bestelako lanak
MusikagileaRandy Newman
Argazki-zuzendariaVilmos Zsigmond
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOregon
Argumentu nagusiaapustua
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0110478 Filmaffinity: 666894 Allocine: 10491 Rottentomatoes: m/maverick Mojo: maverick Allmovie: v131174 TCM: 18769 TV.com: movies/maverick Netlix: 748427Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

1950eko hamarkadako Maverick telesailan oinarritua dago, dago, orduko horretan filma honetan ere agertzen den James Garner aktoreak Brett Maverick izeneko pistolari eta karta jokalari bikaina antzezten zuelarik, aldiz honakoan Mel Gibson aktoreak lekukoa hartu zion.

1995eko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna. Bret Maverick (Mel Gibson) bere bizitzako iruzur handiena burutzera doan pistolari axeria da. Karta jokalari bikaina eta pistolari azkarra, mingain zorrotza eta sarkastikoa, osagai guzti horiekin arazoetan ez sartzea zail egin ohi zaio.

Annabell (Jodie Foster) poxpolina eta Cooper (James Garner) marshall zaharrarekin batera, hirukoteak Mississippi ibaian zehar doan luxuzko ontzi batean ospatuko den poker txapelketa baterako sarrera-dirua lortu dute, txapelketako irabazlearentzako saria 500.000 dolar direlarik.

Maverickek atzetik Angel (Alfred Molina) izeneko morrosko bat berau hil nahizik darabilki, hura ekiditeko hainbat azpijoko erabiltzen dituelarik: bi morroi Angel jipoitzeko kontratatu, hari izkin egiteko Joseph (Graham Greene) adiskdieak lagundurik indiarrez mozorrotu eta errusiar artxiduke potzolo eta dirudun batek ehizatu dezan bere burua lagatzea, edozerrek balio du poker txapelketan jokatu ahal izateko dirua biltzeko. Azkenean hirukoteak txapelketan parte hartzea lortuko du. Han, Cooper marshalla partehartzaile bakoitzaren dirua zaintzeko ardura izango du.

17 jokalari kaleratu ondoren, joko mahaian Maverick, Angel eta Duvall (James Coburn) hitzontzia besterik ez dira geldituko. Azkeneko esku ziraragarrian karta-emaileak Angelen alde egingo du, denek itxuraz esku gandiezinak jasoko dituzte: zortziko pokerra, kolorezko eskailera, amaieran Bretek irabazle egingo duen eskua osatzeko karta misteriotsu bat jasoko duelarik, errege eskailera garaitezina erakutsiz. Behin, Bretek txapelketa irabazita, Angel haserretu eta tiroketa hasiko da, Bretek Angeel hilko du. Bitarteean, txapelketako ikusleak gertatutakoarekin aztoratuak daudela aprobetxatuz, Cooper sheriffak diru-sariarekin ihes egingo du.

Filmaren amaieran dena hasiera-hasieratik hirukote protagonistak zein ala zein iruzurgile eta axeriagoak elkarri eginiriko konspirazio, mendeku eta lapurreta saila bat besterik ez dela izan frogatuko da, ordurarte inork ez zekien Bret eta Cooper elkar hartutako aita-semeak elkarrekin diru-saria kontatuz agertuko dira, baina ezustean Annabell agertu eta haien diru-sariaren erdia berarekin bat eramango du.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu