Matinerren Gerra
Matinerren Gerra (katalanezko matiner hitzak «goiztiarra» esan nahi du, goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeei erreferentzia eginez,[1] Euskal Herriaz kanpora Bigarren Karlistaldia ere deitua) 1846ean hasi eta 1849an bukatu zen, Katalunian borrokatu zen gehienbat, eta aurrez aurre izan zituen, alde batetik, karlistak eta, bestetik, Elisabet II.a Espainiakoaren aldekoak.
Matinerren Gerra | |||
---|---|---|---|
Data | 1846–1849 | ||
Lekua | Katalunia | ||
Emaitza | Karlisten porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Kataluniako hainbat puntutan gobernu zentralaren aurka matxinadak piztean, gatazka piztu zen. Lehen Karlistaldiaren ondoren, Katalunia egoera zailean zegoen. Eskualderik behartsuenetan gosea zegoen, eta kataluniar industria krisia pairatzen hasi zen. Hau gutxi balitz bezala, gobernuak nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zuen, Kataluniak hain beharrezko zuen langileria gazterik gabe geratuz. Teorian, ordea, Elisabet II.a Karlos VI.a karlisten erregenahiarekin ezkontzeko matxinatu ziren. Karlistek eta moderatuak ezkontzaren aldekoak ziren. Erregina, ostera, Frantzisko Assis eta Borboikoarekin ezkondu zen.
Matxinada 1846ko irailean Katalunian hasi zen, baina Galiziara ere zabaldu zen. Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, talde txikietan mugituz ondo ezagutzen zuten inguruetan. Gerrillak hainbat ekintza egin zituen armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe, kontutan hartu behar baita 2.000 gerrillari 40.000 soldaduren aurka ari zirela.
Orduan, Europan 1848ko iraultza demokratikoak gertatu ziren, eta Maria Kristina Borboikoak atzera bota zuen Ramón Narváezek egindako konstituzioa. Narváezek berak kontrolatu zuen matxinada Galizian, eta Fernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zenak, kataluniarrak menderatu zituen[2].
Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek ondorengo karlista atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei, eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Guztira, gudan 3.000 eta 10,000 hildako artean izan ziren[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ollé Romeu, Josep M. (2007). Matiners Bartzelona: Editorial PPU, S.A. 15. orr.
- ↑ Fernando Fernández de Córdova. "Mis memorias íntimas". Madril, 1886
- ↑ XIX. mendeko heriotza-erroldak
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |