Mati Diop
Mati Diop (Paris, 1982ko ekainaren 22a) aktore eta zuzendari frantziar-senegaldarra da. 2019ko Canneseko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Palma lortzeko lehiatu zen lehen zinemagile afrikarra izan zen, Atlantics filmarekin. Azkenean, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen. 2024an, Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi zuen, Dahomey filmarekin.[1]
Mati Diop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mati Clémentine Diop |
Jaiotza | Parisko 12. barrutia, 1982ko ekainaren 22a (42 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Wasis Diop |
Ama | Christine Brossart |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuBere aita Wasis Diop musikari senegaldarra da, eta Djibril Diop Mambety zinemagilearen iloba.[2] Bere ama frantsesa da, eta Mati Diop Parisen jaio eta hazi zen. Bere osabaren lan zinematografikoak bereziki eragin zion, eta haren urratsari jarraitzea erabaki zuen.
Autodidakta, Mati Diopek oso gazterik egin zuen jauzi. 2000 eta 2005 artean, euskarri desberdinak esploratu zituen, besteak beste, musika eta argazkilaritza. Korsikan egin zuen antzerki-ikastaro batean, Thierry de Peretti ezagutu zuen, eta Don Delilloren Valparaiso obra taularatzen lagundu zion, Théâtre de la Bastille antzokian. Antzerki antzezlanetarako hainbat soinu- eta bideo-sorkuntza ekoitzi zituen (besteak beste, Gaëtan Kondzot-ek zuzendutako Yan Fosse-ren Hiver, Cristèle Alves Meira-k zuzendutako Jean Genet-en Les Nègres). 2004an, bere lehen film laburra autoekoitzi eta zuzendu zuen Parisen, Last Night.
Sharunas Bartas zuzendariaren ondoan laguntzaile gisa esperientzia labur bat izan ondoren, Mati Diopek Palais de Tokyo ikerketa artistikoko Pavillon laborategiarekin (2006) eta Fresnoyko Arte Garaikideko Azterlan Nazionalarekin (2007) bat egin zuen,[2][3] zeina arin utzi baitzuen (2008) lehen aldiz, aktore protagonista izateko Claire Denisen 35 rhums filmean. Emakume aktore onenaren MK2 Jeune Talent saria jaso zuen, eta esperientzia horrek zuzendari izateko grina piztu zion, Apichatpong Weerasethakul-en edo John Cassavete bezalako zinema estatubatuar independenteen lanean inspiratuta.[2]
2008an, Mati Diopek Touki Boukiren ondare pertsonal eta kolektiboari eskainitako Mille Soleils izenburuko lehen film bat zuzentzea eta autoekoiztea erabaki zuen, Dakarren, bere osaba Djibril Diop Mambetyk 1973an zuzendu eta urte hartan Cannesen aurkeztutako kultuzko filma.[2] Lehen esplorazio bidaia batean, Atlantiques film laburra izan zen sekuentzia dokumentala ekoitzi zuen. 2011n, Matik Big in Vietnam film laburra (Thierry de Perettirekin batera idatzia La Réplique kolektiboko aktoreekin egindako tailer baten barruan) eta Snow Canon film laburra, urte bereko Veneziako Zinemaldian hautatua, zuzendu zituen. 2012an, azkenean, Dakarren Mille Soleils zuzendu zuen, eta, 2015ean, Liberian Boy (Manon Lutanierekin batera zuzendua). Bere film laburrak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu dira, besteak beste, Atlantiques fimarekin 2010ean Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian film labur onenaren Tiger saria irabazi zuen.
2018an, Mati Diopek bere lehen film luzea zuzendu zuen Dakarren, itsasoan desagertutako gazte migratzaileei eskainitako mamuen filma. 2019an, Atlantique (Olivier Demangelekin batera idatzia) 2019ko Canneseko zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialean hautatu zuten. Sari Nagusia irabazi zuen, eta Sylvester Stallonek eman zion saria. 92. Oscar Sarien nazioarteko 10 film onenen artean egon zen.[4][5]
2019an, munduko berrogeita hamar frantses eragin handienen Vanity Fair rankingean agertu zen, non Zinema kategorian bigarren postua izan baitzuen.
2020an, In my room filmatu zuen erabateko konfinamenduan, Miu Miu-ren Woman Tales bildumaren barruan. Urte berean aurkeztu zuten Veneziako Zinemaldian. 2021ean, Mati Diopek Spike Lee buru zuen Canneseko zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialeko epaimahaian parte hartu zuen.
2024an, Film Onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 74. edizioan (Berlinale izenarekin ezaguna), Dahomey izeneko bigarren filmarekin. Europak lapurtutako Afrikako arteari buruzko dokumentala da.
Filmografia
aldatuAktore gisa
aldatu- 2008: 35 rhums, Claire Denis - Joséphine
- 2009: Le Garde corps (film laburra) rena
- 2010: Yoshido (les autres vies) (erdi metraia), Sébastien Betbeder - Amy
- 2010: Sonámbulos, Thierry de Peretti
- 2011: Bye Bye (film laburra), Édouard Deluc
- 2011: Un autre monde (telefilma), Gabriel Aghion
- 2012: Simon Killer, Antonio Campos - Victoria
- 2014: Fort Buchanan, Benjamin Crotty - Justine
Zuzendari gisa
aldatu- 2004: Last Night (film laburra)
- 2010: Atlantiques (film laburra)
- 2011: Snow Canon (film laburra)
- 2012: Big in Vietnam (ertaina-luzea)
- 2013: Mille soleils (ertaina-luzea)
- 2015: Liberian Boy (film laburra, Manon Lutanierekin zuzendua)
- 2019: Atlantics (film luzea)
- 2024: Dahomey (dokumentala)
Sariak
aldatu- Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldia 2010: Filma labur onenaren tigrea: Atlantiques
- Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldia 2011: Filma labur onenaren tigrea: Big in Viertnam
- Festival international de cinéma de Marseille Marseillako Nazioarteko Zinemaldia 2013: Sari Nagusia: Mille Soleils
- Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 2019: Sari Nagusia: Atlantiques
- Journées cinématographiques de Carthage. Kartagoko Zinemaldia 2019. Zilarrezko Tanit: Atlantiques
- Festival du film de Londres. Londresko Zinemaldia 2019. Lehenengo film onena. Atlantiques
- New York Film Critics Circle 2019: Film onena: Atlantiques
- Berlinale 2024: Urrezko hartza: Dahomey.[6]
Izendapenak
aldatu- Lumières 2010: Emakumezko esperantza onenaren Lumières Saria: 35 Rhums
- César 2020: Lehenengo film onenaren César-a: Atlantiques
Erreferentziak
aldatu- ↑ Vicente, Álex. (2024-02-24). «El documental ‘Dahomey’, sobre el arte africano robado por Europa, gana en la Berlinale» El País.
- ↑ a b c d Des promesses en courts - Mati Diop, par Jean-Philippe Tessé dans les Cahiers du cinéma d'avril 2013, .
- ↑ Clémentine Mercier, « Mati Diop, le pari Dakar », Libération, 15 mai 2019.
- ↑ Anthony Moreira, « Cannes 2019 : une Sélection officielle éblouissante », Les Inrocks, 18 avril 2019.
- ↑ «Festival de Cannes : Mati Diop, première réalisatrice africaine en lice pour la palme d’or» TV5MONDE 18 de mayo de 2019.
- ↑ «Muturreko eskuinari debeku, estatuak, aske» Berria 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
Kanpo estekak
aldatu- Mati Diop Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)