Materia ilun hotza edo CDM (ingelesezko "cold dark matter"-etik eratorria) 1980ko hamarkadaren hasieran proposatu ziren materia ilun motetako bat da, unibertsoaren egituraren sorrera azaltzeko, Big Bang-aren ereduan. Hasierako gorabeheretan izan ziren banaketa batzuetatik abiatuta, gorabehera hauek handitzea eta amplifikatzea materiaren ezaugarrien araberakoa da.

Materia barionikoa bakarrik zegoela onartzen zuten ereduak ez ziren oso egokiak ikusgarria zen ingurunean aurreikuspenak egiteko, gainera, zientzialariek bazekiten materia barionikoa ez zela oso ugaria unibertsoan. Materia ilun beroa onartzen zuten ereduetan, abiadura azkarrean mugitzen zeuden partikulez osatuta (hortik dator "beroa"), partikula beroen mugimenduak gorabeherak "gainditzen" zituen eskala txikietan. Kasu horretan, unibertsoan sortuko ziren lehenengo egiturak superkumuluen tamainakoak izango ziren, hauek ondoren egitura txikiagoetan banatzeko eta horrela, ezagutzen ditugun partikularik txikienak sortzeko. Hau da, "goitik beherako" ordena batean sortuko zen unibertsoa.

Materia ilun hotzarekin ordea, gorabeherak ez dira eskala txikian gaindituak izaten eta materiak eskala txikietako egiturak batuz (galaxiak baino txikiagoak) sortzen ditu eskala handiagoetako egiturak. Hau da, lehen aipatu dugunaren kontrara, "behetik gorako" ordena batean eratuko zuen unibertsoa. Eredu honen arabera, materia oraindik egitura handiagoak osatzeko batzen ari da, kumuluen eskalan. Hamarkada oso batean zehar (eta gehiago) materia ilun hotza izan zen zientzialarien eredurik gustokoena, besteak beste, ordenagailuetako simulazioek babesa ematen ziotelako.

Arazoak XX. mendeko azken urteetan iritsi ziren, ordenagailuetako sistemak gero eta xehetasun handiagoko simulazioak egiten zituzten heinean. Eredu honi gero eta arazo gehiago sortu zitzaizkion galaxiak baino txikiagoak ziren egiturak azaltzeko. Gaur egun ere zientzialariak materia iluna aztertzen ari dira, materia berezi honen inguruko informazio gehiago eskuratzea desio baitute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu