Matalaz (abestia)
Matalaz (edo Dolu gabe) Zuberoako abesti herrikoia da, XVII. mendeko Bernard Goienetxe apaiz zuberotarraren omenez sortua. Hitzak Jean-Louis Davantenak dira eta musika herrikoia Benito Lertxundik moldatua.[1][2]
Matalaz (abestia) | |
---|---|
Benito Lertxundiren musika-lana | |
Egilea(k) | Benito Lertxundi |
Argitaratze-data | 1981 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Jean Louis Davant |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benito Lertxundi |
Argumentu nagusia | Bernard Goienetxea |
Urte askotan ez zen jakin nor zen hitzen egilea, baina 2023an Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1950an, eta zuzenketa pare bat proposatu zituen.[1]
Benito lertxundik zabaldu zuen gero abestia Euskal Herri osoan. 1981eko Altabizkar / Itzaltzuko bardoari albumean sartu zuen[3] eta 1993an Hunkidura kuttunak I album ospetsuan.[4]
-
Presondegia Mauleko gazteluan.
Bernard Goienetxe
aldatuBernard Goihenetxe, Matalaz ere deitua, Mitikileko (Zuberoa) erretore zen; izena etxetik zetorkion, gaur egun Goihetx bilakatu dena. XVII. mendean, zuberotarrek harengan konfiantza ezarri ondotik, buruzagi izendatu zuten: 1661ean, beste 7.000 zuberotarrekin, Matalaz jauntxoen aurka altxatu zen. Nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Lau hilabeteko gudaren ostean, lepoa moztu zioten Lextarreko plazan —Zuberoako garai hartako hiriburua—. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea.[1]
Hitzak
aldatuUrte askotan ez zen jakin nor zen hitzen egilea, baina 2023an Enbata aldizkarian Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1970ean, 1956an Beñat Artegiet-ek emandako azalpenetik abiatuta. Davanten 1970eko bertsioa eta Lertxundiren abestiarena ez ziren guztiz berdinak. Diferentzia txikiak azaltzeko eta zuzenketaren bat egiteko asmoz bertsio berri bat proposatu zuen Davantek 2023an.[1]
Davant, 1970 | Lertxundi, 1981 | Davant, 2023[1] | Batuaz edo |
---|---|---|---|
Dolü gabe hiltzen niz, bizia Xiberuarendako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak, egiazko eüskualdünak, tirano arrotzen ohiltzeko. |
Dolü gabe dolü gabe hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak, egiazko eüskualdünak, tirano arrotzen hiltzeko. |
Dolü gabe hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak, egiazko eüskualdünak, tiranoen ohiltzeko. |
Dolu gabe hiltzen naiz, bizia Zuberoaren alde ematen baitut. Agian, agian, egun batez jaikiko dira egiazko zuberotarrak, egiazko euskaldunak, |
eta gure aiten aitek ützi daikien
lurraren popüliari erremetitzeko |
(Abestian ez dago zati hau) | eta gure aiten aitek ützi daikien
lurraren popüliari ützültzeko |
eta gure aiten aitek utzi diguten
lurra populuari itzultzeko |
Matalaz herri-memorian eta literaturan
aldatuMatalasen irudiak bizirik iraun du gaur egun arte. Piarres Lartzabalek Matalas antzezlana sortu zuen 1968an,[7] Etxahun-Iruri koblakariak pastoral bat eskaini zion 1955ean, Matalaz, Eskiula herrian antzeztua. Gaur egungo ideologia abertzalearen iruditerian Zuberoako eta Euskal Herriko izatearen eta herriaren interesen defentsan jardun zuen heroi handi gisa ageri da.
Antzeko beste abesti bat
aldatuEtxahun Iruriren Matalaz pastoralean Matalazen hiltzea izenburuko abestia plazaratu zuen 1955ean. Niko Etxartek, Amaia Zubiriak edota Imanol Larzabalek abestu izan dute.[2][8] Pier Paul Berzaitz zuberotarrak ere kantatu zuen Lili baten kantorea albumean (Elkar 2005),[9] eta 13 urte geroago Zortzi bikoteak ere (Anorack Records. 2018).[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Casamajou Elkegarai, Leire. (2023-08-13). ««Matalaz hil zutenak ez ziren tirano arrotzak izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ a b Ordoki, Zuhaitz. (2016-11-14). «Matalaz, historia bat eta bi abesti • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Lertxundi, Benito. (1981). «Altabizkar / Itzaltzuko bardoari» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Lertxundi, Benito. (1993). «Hunkidura kuttunak I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ «ohildu - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ «ohildu - Euskaltzaindiaren Hiztegia · Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ Studio Gernika. (1968). «Matalas (1968)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Etxahun Iruri. (1980). «Matalazen hiltzia (Etxahun eta Etxahun albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Berzaitz, Pier Paul. (2005). «Lili baten kantorea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ «Zortzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Matalas, Puntubi.com webgunean.