Ireki menu nagusia

Martzelino[1] (?, ? - Erroma, 304ko apirilaren 26a) Eliza Katolikoko 29. aita santua izan zen 296 eta 304 bitartean. Proyectoren semea, aita santu bezala Dioklezianoren agintaldian aukeratua izan zen, nork, zesar zuen Galeriok konbentzituta, kristautasunaren aurkako ediktu bat onartu zuen, honen bidez, kristauak armadatik kanporatuak zirelarik, Elizaren ondasunak konfiskatuak izan ziren bere tenpluak suntsituz edo itxiz, liburu eta edalontzi sakratuak profanatu eta erre ziren, azkenean, euren egiletza kristauei egotzi zitzaien bi suteren ondoren jauregi inperialean, euren fedea arbuiatzen ez zutenak hiltzera zigortzeko.

Martzelino
Marcellinus.jpg
29. Aita santu

296ko ekainaren 30a - 304ko apirilaren 2a
Kaio - Martzelo I.a
Bizitza
Jaiotza ?, ezezaguna
Heriotza Erroma304ko apirilaren 26a ( urte)
Jarduerak
Jarduerak klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Santutegia
Apirilaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jazarpen honetan zehar, donatistek Martzelinori jainko jentilei sakrifizioak eta intsentsua eskaini izana eta liburu sakratuak erromatar agintariei eman izana egotzi zioten. Egozpen hauek, ondoren, Agustin Hiponakoak baliogabetu zituen.

Kristau tradizioak martiritzat jotzen duen arren Dioklezianok Martzelinori burua moztu ziezaiotela agindu zuenean, Martzelino ez da hala agertzen ez Martyrologium hieronymiamumen, ez Depositio Episcoporumen, ezta Depositio martyrumen ere.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martzelino  


Aurrekoa
Kaio
Aita Santua
296-304
Ondorengoa
Martzelo I.a


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.