Marta Von Poroszlay

Margolaria, eskultorea eta idazlea

Marta Von Poroszlay (Budapest, Hungaria, 1952) diziplina anitzeko artista eta idazlea da.[1]

Marta Von Poroszlay

Bizitza
JaiotzaBudapest, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
gaztelania
suediera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta idazlea

LinkedIn: marta-von-poroszlay-30816826 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Budapesten jaio eta hazi bazen ere, Tenerifen bizi eta lan egiten duen artista eta idazlea da Marta. Lau urte zituela familiak tren bat hartzeko astia izan zuen Budapestetik Austriako mugaraino, sobietar tiraniatik ihesi. Gurutzatu egin zuten eta Hungariako iraultzako 200.000 erbesteratuak banatu zituen Gurutze Gorriak Suediara bidali zituen. Suediako Laponiara joan zen familia. Aita arkitektoa zuen. Egun batean, Kanariar Uharteetara joatera gonbidatu zuten. Familia osoa eraman zuen eta horrelaxe hasi zen Martaren kanariar ibilbidea.[2]

Formakuntza

aldatu

Interiorismoan diplomatu zen 1973an Tenerifeko Fernando Estévez de Santa Cruz Arte eta Lanbide Eskola Ofizialean. 1986an Argazkigintzako ikasketak egin zituen Tenerifeko Puerto de la Cruzeko Herri Unibertsitatean. 1997an Budapesteko (Hungaria) Arte Ederren eskolan ikasi zuen. Ebanisterian diplomatua da Tenerifeko Fernando Estévez de Santa Cruz Arte eta Lanbide Eskola Ofizialean.[3]

Lan ibilbidea

aldatu

Margolari eta eskultore ibilbidea luzea du, bere estiloa eskandinaviarra da argi eta garbi, gaztetan Suedian trebatu zelako. Artista gisa egindako lanagatik, hainbat sari lortu ditu artearen arloan. Batez ere eskulturari eta pinturari eskaini dio bizitza, espazio publikoetan egindako hainbat lanekin. Azken urteotan idazketak garrantzia hartu du bere sormen-zereginaren barruan. Protagonistak gainditze pertsonalaren eta beren bizitzetan leku duin bat aurkitzearen alde borrokatzen duten emakumeak dira.

Artea, Marta Von Poroszlayrentzat,

Bizitzaren funtsa da, eguneroko funtzioez gain – altxatzea, lan egitea, jatea –, sortu egin behar dugulako, existentziari zentzu bat eman behar diogulako; ez dugu zeregin mekanikoak bakarrik egin behar; artea espiritua elikatzeko modu bat da, eta hori bizi-premia bat da, denok sormenarekin jaiotzen gara, nahiz eta pertsona askok ez dakiten.[4]

Erakusketak

aldatu

Bakarkako erakusketak

aldatu
 
Marianne North eskultura.Puerto de la Cruz
  • 1997. Taoroko lizeoan, La Orotava, Tenerife.
  • 1998. Güimaraesko Udal Aretoan, Portugal.
  • 1999. San Felipe gazteluan, Puerto de la Cruz, Tenerife.
  • 2002. Zientziaren eta Kosmosaren Museoan, La Laguna, Tenerife.
  • 2014. «London Story», MAC arte-aretoan, Santa Cruz Tenerifekoan.
 
Agatha Christie eskultura. Puerto de la Cruz

Eskulturak

aldatu
 
Udatiarrei monumental. Puerto de la Cruz


  • 1997an Sebastian Machado, Tacoronteren (Tenerife) sortzailearen bustoa egin zuen.
  • 2000an Marianne North, margolari, biologo eta artista botanikoaren bustoa egin zuen, Puerto de la Cruz-eko Litre izeneko orkideen lorategian ikusgai.
  • 2007an Fernando Machadoren bustoa egin zuen, La Laguna, kokatua.
  • 2007an Agatha Christie idazlearen bustoa egin zuen, Puerto de la Cruzeko La Paz behatokian ikusgai.[5]
  • Udatiarrei monumentua izeneko eskultura. Puerto de la Cruzeko La Paz behatokian ikusgai.
  • 2012an Caballo de Dala (Dala hästen) egin zuen Kanaria Handiko San Agustin etorbidean kokatua.

Argitalpenak

aldatu

Eleberriak

aldatu
  • Budapest al amanecer.[6]
  • El festín de María. [6]
  • El viaje de Gerónima Van Dale.
  • El susurro de los arándanos.[7]

Sariak

aldatu
  • 1991. Pintura Saria 1997, Puerto de la Cruz, Tenerife.
  • 1991. AGFA TRIADE ESPAÑA Argazki Saria 1991.
  • 1992. Sevillako (Espainia) Expoko Kanarietako Astrofisika Institutuaren standerako argazkien aukeraketa.
  • 2010. Tenerifeko Eskualdeko Arte Plastikoen Bigarren Saria.
  • 2011. Arte Plastikoen Sariko finalista, Manolo Millares '11. Gizarte Ekintza, Caja Canarias, Tenerife.
  • 2012. Arte Plastikoen Sariko finalista, Manolo Millares '12. Gizarte Ekintza, Caja Canarias, Tenerife.

Erreferentziak

aldatu
  1. «MARTA VON POROSZLAY – Platero Editorial» www.plateroeditorial.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  2. Andrés Chaves. (2021-06-21). Marta Von Poroszlay: "Cuando llegué a Canarias sentí el retraso infinito que sufrían las Islas". (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  3. «C.V. Español/English» Marta von Poroszlay 2013-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  4. Medina, Esther R.. (2015-01-29). «“El artista tiene el deber de criticar con su obra a la clase política actual”» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  5. Cesbor. (2021-12-27). «Centro de Estudios Borjanos: Agatha Christie en Puerto de la Cruz» Centro de Estudios Borjanos (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  6. a b Az, Ipoly. (2020-11-15). «celdas de papel: La hungaridad ignotade Marta von Poroszlay» celdas de papel (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  7. «EL SUSURRO DE LOS ARÁNDANOS. NOVEDAD!!! YA DISPONIBLE!! - Platero Editorial» www.plateroeditorial.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu