Marianne North

Margolari, biologo eta artista botanikoa

Marianne North (Hastings, Ingalaterra, 1830eko urriaren 24a - Gloucestershire, Ingalaterra, 1890eko abuztuaren 30a) naturalista eta margolari ingelesa izan zen. Bere lan ugariak direla eta galeria propioa dauka Kew Lorategi Botanikoan (Erresuma Batua).

Marianne North

Bizitza
JaiotzaHastings1831ko urriaren 24a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaAlderley1890eko abuztuaren 30a (58 urte)
Hobiratze lekuaGloucestershire
Familia
AitaFrederick North
AmaJanet Marjoribanks
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, margolaria, biologoa, zientzia ilustratzailea, esploratzailea, bidaiaria, filantropoa, landare biltzailea eta idazlea
Lantokia(k)Jamaika
Brasil
Tenerife
Japonia
Borneo
Java
British Ceylon (en) Itzuli
India
Australia
Zeelanda Berria eta Seychelleak
Lan nabarmenak
Genero artistikoalore-pintura
paisaia margolaritza

Find a Grave: 42287436 Edit the value on Wikidata

Jatorria

aldatu

Lur-jabe zen familia aberatseko hiru seme-alaben alaba zaharrena den. Bere aita Frederick North, gainera, politikaria zen, Hastings-eko parlamentuko kidea eta ama Janet, Parlamentuko kide eskoziar baten alaba zen.[1]

Abeslaria izateko trebatu zen gazte-gaztetatik, baina bere ahots gaitasunak ez ziren egokiak lanbidean profesionalki garatzeko eta bertan behera laga zuen. Orduan hasi zen loreak margotzen, bizitza osorako zeregin bihurtu zena, beharbada bere aitaren ezaguna zen Sir Joseph Dalton Hooker Kewko Errege Lorategi Botanikoen zuzendariak bultzatuta.[1]

1855ean amaren heriotzarekin, bere aitarekin bidaiatzen eta margotzen hasi zen. Hala ere, aita 1869an hil arte ez zuen bere ametsa egia bihurtu: munduan zehar bidaiatzea landare espezieak marraztuz.[2][3]

Ahizpa ezkondu eta aitak bere parlamentuko aulkia galdu ostean 1864an, aitarekin bidaiatu zen Suitzara eta Hego Tirolera.[2]

1865 eta 1867 artean Siriara eta Egiptora Nilon bidaiatu ziren.[2]

1869an Alpeetan zeudela, aita gaixotu egin zen eta Hastingseko etxera lagundu zuen Marianne Northek, hiltzera.[2] Aitaren heriotzaren ostean, Siziliara joan zen margolanak egitera, bere tristura kentzen laguntzen baitzion margotzeak (ezkongabea izanik, bakarrik bidaiatzea garaiko konbentzioen kontra zegoen).[2][3][4]

 
Marianne North eskultura.Puerto de la Cruz

1871 eta 1872 urteetan, Kanadara, Estatu Batuetara eta Jamaikara bidaiatu zuen, beste herrialde batzuen artean, eta gero urtebetez egon zen Brasilen. Brasilen oihanean bizi izan zen, etxola batean, eta han ehun margolan egin zituen. [2]

1875ean Tenerifen egon zen zenbait hilabetez, Little's Place jauregian (uhartean Sitio Litre izenarekin ezagutzen dena) eta Tenerifeko flora bereziaz 29 lan margotu zituen.[2]

Hurrengo bi urteetan Kalifornia, Japonia, Borneo, Java eta Sri Lankako landare espezieak margotzen ibili zen.[2]

 
Marianne North Galeria barrutik. Kew Errege Lorategi Botanikoa (Erresuma Batua)

1878an Indiara joan zen eta handik bere jaioterrira itzulita, bere margolanen erakusketa handia egin zuen Londresen. Kew-eko Royal Botanic Gardens-ek North-en proposamena onartu zuen: North-k bere obraren zati bat eman zion, lorategi botanikoak bere lanentzat galeria bat izateko baldintzarekin. Horretarako James Fergusson arkitektoak diseinatutako eraikin berriak urte berean ireki ziren.[5][6] Kew-eko Errege Lorategi Botanikoa hiru ataletan banatuta dago, Ekialdea, Mendebaldea eta Iparraldea; Marianne North-ren galeria ekialdeko atalean dago.[7]

Aitaren laguna zen Charles Darwinen aholkuak jarraituz, Australiara, Zeelanda Berrira eta gero Hegoafrikara, Seychellesera eta Txilera joan zen marrazterea, bere bilduma 832 margolanetara zabalduz.[8]

Bere lanaren garrantzia

aldatu

Marianne Northen ekarpena ez da soilik ikuspegi artistikotik begiratu behar: bere lanek ere balio zientifiko handia baitzuten haien zehaztasunagatik, argazkilaritza ohikoa ez zen garaian.[7]

Haren omenez, hainbat landare bataiatu ziren bere abizenarekin: Areca northiana, Crinum northianum, Kniphofia northiana, Nepenthes northiana eta Northea seychellana .

Bere bidaia-egunkariak bere ahizpak argitaratu zituen bi liburukitan:

  • Recollections of a Happy Life ('Bizitza zoriontsu baten bilduma')
  • Some Further Recollections of a Happy Life ('Bizitza zoriontsu baten bilduma gehiago').

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu