Ireki menu nagusia

Marta Harnecker (1937- ) txiletar soziologo, kazetari eta ekintzailea da. Berak idatzitako Los conceptos elementales del materialismo histórico (Materialismo historikoaren kontzeptu elementalak) liburuak eragin handia izan zuen marxismoari buruzko sarrera moduan, bereziki ikasle eta langileen artean. Kuba komunistan eta Hugo Chávezen Venezuelan aholkulari moduan lan egin du.

Marta Harnecker
(Martha Harnecker) Lanzamiento del libro “Ecuador- una nueva izquierda en busca de la vida en plenitud” de Martha Harnecker (6053417074).jpg
Bizitza
Jaiotza Txile1937  (81/82 urte)
Herrialdea  Txile
Familia
Ezkontidea(k) Manuel Piñeiro Losada Itzuli  1998-03-11)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea eta soziologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista
Kubako Alderdi Komunista

Kapitala eta gainbalioaAldatu

"Kapitala eta dirua ez direla gauza bera esan behar da. Bere dirua kutxa batean gorde eta harekin besterik egiten ez duen zekena ez da kapitalista. Ekoizpen-bideak (instalazioak, makinak) erosteko eta eskulana (langileen soldatak) ordaintzeko erabiltzen den diruari soilik deritzo kapitala, inbertitutakoa baino diru gehiago lortzea, hau da, gainbalioa eskuratzea baitu helburu."

Marta Harnecker, "Ustiapen kapitalista" De la Torre, 1977.


  Artikulu hau Txileko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.