Martín Alonso Pinzón

Martín Alonso Pinzón (Palos de la Frontera, Huelva, 1441 - Palos de la Frontera, Huelva, 1493ko martxoaren 31) espainiar itsasgizona izan zen. Marinel-familia bateko seme nagusia zen, eta gaztetan kortsario gisa ibili zen. Kristobal Kolon ezagutu zuen, eta Indietarako bidaian parte hartu nahi izan zuen, anaia Vicenterekin batera. Horretarako, bidaiaren kostuaren parte bat ordaindu zuen, eta Kolonen zerbitzura jarri zen. Pinta itsasontziko ardura zuela, Antilletako uharteetara heldu zen, eta bi hilabetez itsasoan jarraitu zuen bakarrik. Kolonen haserrea piztu zuen horrek, baina ados jarri ondoren, elkarrekin eman zioten hasiera itzultzeko bidaiari. Bidaian, Kolonek gidatzen zuen Pinta itsasontzitik aldendu, eta besteen aurretik heldu zen Galiziako itsasertzera. Hango agintariek ordea, ez zioten lurreratzen utzi, Kolon harekin ez zegoelako. Erabat gaixotuta, Palos de la Fronterara (Huelva) itzuli zen, eta handik gutxira hil zen.

Martín Alonso Pinzón
EstatuaPinzon 2012-05B.jpg
Bizitza
Izen osoa Martín Alonso Pinzón
Jaiotza Palos de la Frontera, 1441
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza Palos de la Frontera, 1493 (51/52 urte)
Hobiratze lekua La Rábidako monasterioa
Heriotza modua : Sifilia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea

ErreferentziakAldatu