Marqués de Larios kalea

Marqués de Larios kalea edo soilik Larios kalea Málagako XIX. mendeko kale bat da. Kalearen izena Manuel Domingo Larios y Lariosen omenezkoa da, Lariosko II. markesa, XIX. mendean zehar ehungintzaren garapena bultzatu zuena.

Marqués de Larios kalea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaMálaga
Koordenatuak36°43′11″N 4°25′18″W / 36.719828°N 4.421622°W / 36.719828; -4.421622
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1891
Dimentsioak300 (luzera) m

Historia aldatu

Larios kalea irekitzeko lehen proiektua José María Sancha ingeniariak egin zuen, beranduago aldatua izan zen arren. Lehen proiektu horrek kalea, gaur egun bezala, Konstituzio Plazatik abiarazten zuen, baina Toril, Salinas, Desengaño (gaur egun Strachan), Plaza del Obispo, Sancha de Lara eta San Juan de Dios kaleetatik igaroarazten zuen.

Kalea garai hartan Sebastián Souviron Torres alkate zela inauguratu zen, 1891ko abuztuak 27an. Bedeinkapena, elizbarrutiko gotzaina zen Marcelo Spínola y Maestrek egin zuen, beranduago Sevillako Artzapezpiku izendatua izan zena.

1880ko maiatzak 1ean, Alarcón Luján alkate zela, Malagako udalak publiko egin zituen Larios kalea bere omenez erakitzea bultzatzeko elkarte anonimo baten oinarriak. Horren kapitala milioi bat pezetatan ezarri zen, bakoitzak 25.000 pezeta balio zituen 40 akziotan banatuta, horietako gehienak Larios familiak erosi zituelarik, familia hau proiektuaz arduratuz. Esker on bezala, udalak Lariosko Markesaren omenezko monumentu bat altxatu zuen. 1931n Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatua izan ondoren, kalea Apirilak 14 kalea bezala berrizendatua izan zen, markesa omentzen zuen estatua jendetzak eraitsi eta uretara bota zuelarik. Bere ordez langilearen estatua jarri zen, ordurarte markesaren estatuaren oinpean zegoena.

Espainiako Gerra Zibila Francisco Francoren garaipenarekin amaitu ondoren, kaleari bere jatorrizko izena itzuli zioten, eta markesaren estatua itsasotik berreskuratu eta bere tokian jarri zuten, gaur egun hala jarraitzen duelarik, Málagako irudirik tipiko eta ezagunenetako bat delarik.

Erakusketak aldatu

Larios kalea erakusketa publikoen ohiko tokia da. Hauen artean, Manolo Valdés, Baltasar Lobo edo Auguste Rodinenak nabarmentzen dira, azkenaren kasuan, bereziki Pentsalaria, baita zine gidoiei buruzko erakusketa bat ere hiriko zinemaldiaren 12. edizioaren omenez.

Merkatal bidea aldatu

Larios kalea Espainiako bosgarren merkatal biderik garestiena da, soilik Portal de l'Àngel, Preciados, Serrano eta Gràcia pasealekuak gainditua. Urteroko zenbakiek Larios kalean ezarritako komertzioentzat bertan lokal bat alokatzeak suposatzen duen garrantziaren ideia bat ematen dute, urtero, alokatutako metro karratu bakoitzeko 1740 euro ordaintzen baitituzte. Europa mailan, Larios kalea kontinente osoko 50 garestienen artean dago.

Kanpo estekak aldatu