Ireki menu nagusia

Konstituzio Plaza (Málaga)

Plazaren ikuspegia.

Konstituzio Plaza Malagako plaza bat da, hiriko Centro barrutian dagoena.

Plaza Nagusi zaharra da, hiriko Erdigune Historikoaren erdian dagoena, XV. mendetik hiriko gune politiko eta publikorik garrantzitsuena izan dena.

Nazariar garaian jada bazen plaza nagusi bat, Lau Kaleen Plaza edo Plaza Publikoa bezala ezagutua. 1812an jaso zuen Konstituzio Plaza izena, historiaren igaroan etenik gabe izenez aldatu zen arren: Askatasunarena, Errepublika Federalarena, Apirilak 14koa eta José Antonio Primo de Riverarena, demokraziara iritsi arte, non berriz Konstituzio Plaza izena jasotzen duen.

XIX. mendean, desamortizazioarekin, aldaketa batzuk jasan zituen. Zenbait eraikin bota ziren eta Pasaje de Heredia eta Pasaje Chinitas bezalako merkataritza galeriadun etxeak eraiki ziren. Plazan, antzina, Malagako udala (1869 arte), Korregidorearen etxea, gartzela eta Audientzia egon ziren.

Plazaren inguruan dauden eraikinen artean Jesuiten Antzinako Eskola eta Kontsulatuaren Etxea nabarmentzen dira. 2003an plaza eta ondoan duen Marqués de Larios kalea peatoientzako eraberritu ziren, eta bertan birkokatu zuen Fuente de Génova iturria.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstituzio Plaza (Málaga) Aldatu lotura Wikidatan