Mariupolgo antzokiko aire-erasoa

Mariupolgo antzokiko aire-erasoa 2022ko martxoaren 16an Mariupolgo Donetskeko Eskualdeko Drama Antzokian (Ukraina) gertatutako bonbardaketa bat izan zen, Ukrainako agintariek Errusiako Indar Armatuei leporatu zietena. Mariupolgo setioaren testuinguruan aire-erasoen aurkako babesleku gisa erabiltzen zen antzoki hori eta, beraz, martxoaren 16rako, 500[2]–1.200[3][4] zibil artean barne zituena,[3] Ukrainako iturrien arabera. Errusiako agintariek, bestalde, ukatu egin zuten erantzukizuna, eta Azov Batailoiari leporatu zioten antzokiaren bonbardaketa prestatu eta egin izana.[4]

Mariupolgo antzokiko aire-erasoa
Irudia
Aire-erasoaren osteko Mariupolgo drama-antzokiaren kalteak.
Map
Motagerra krimen
bonbardaketa
aire-eraso
Honen parte daMariupolgo setioa
(Ukrainako inbasioa)
Data2022ko martxoaren 16a
(UTC+3)
KokalekuDonetskeko Eskualdeko Drama Antzokia
Mariupol, Donetsk Oblasta (Ukraina)
HerrialdeaUkraina
HelburuDonetskeko Eskualdeko Drama Antzoki Akademikoa
Pertsona hilak0[1]
Pertsona zaurituak1[1]
Erantzule Errusia (Ukrainaren arabera)
Azov Batailoia (Errusiaren arabera)

Testuingurua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mariupolgo setioa»

Otsailaren 24an, Errusiako Indar Armatuek, Errusia-aldeko indarren laguntzarekin, Mariupol portu-hiria setiatu zuten, biktima ugari eragin zituena eta bertako biztanleei elikagai-, gas- eta elektrizitate-hornidurak moztu ziena.[5] Sergi Orlov-ek, Mariupolgo alkateak, adierazi zuen hiriaren %80 eta %90 artean suntsituta geratu zela, bonbardaketen ondorioz.[6]

Antzokia Ukrainako kultura- eta ondare-gune ugarietako bat da, 2022ko Errusiaren inbasioan suntsituak izan direnetako bat.[7] 2022ko martxoaren 14an hartutako satelite bidezko irudietan, antzokitik kanpo bi lekutan idatzitako "дети" (haurrak, errusieraz) hitza agertzen da, indar inbaditzaileen aurrean haurrak biltzen zituen aire-erasoen aurkako babesleku zibil gisa identifikatzeko ahaleginean, eta ez helburu militar gisa.[8] Mariupolgo udaletxeko funtzionarioek adierazi zutenez, antzokia hiriko aire-erasoen aurkako babesleku handiena zen, eta, erasoaren unean, emakumeak eta haurrak baino ez zeuden barruan.[7] Human Rights Watchek Mariupolgo errefuxiatuak elkarrizketatu zituen martxoaren 16aren aurreko egunetan, antzerkian 500–800 errefuxiatu artean zeudela esanez.[2]

Erasoa aldatu

Martxoaren 16an, Ukrainak Errusiako indarrei leporatu zien Mariupolen eremu zibilak bonbardatzen hastea. Errusiar artilleriak leku ugari jo zituen, besteak beste, igerileku bat eta ibilgailu-konboi bat. Ondoren, bonbardaketek antzokia jo zuten, eraikina erabat suntsituz,[9] Ukrainako agintariek gerra krimentzat jo zuten eraso batetan.[8]

Martxoaren 16aren aurreko egunetan antzokiak 500[2]–1,200[3] zibil hartzen zituela kalkulatzen bada ere, 2022ko martxoaren 16rako ez ziren biktimen zifrak ezagutzen. Antzokiko sotoko aire-erasoen aurkako babeslekua bonbardaketak jasa zituen; halere jende asko harrapatuta geratu zen erasoaren ondoren eroritako antzokiaren hondakinen azpian. Gainera, zonaldeko etengabeko bonbardaketek leheneratze-lanak zaildu zituzten.[7][8]

Mariupoleko diputatu ukrainar batek, Dmytro Gurin-ek, esan zuen erreskate-lanak oztopatu zituztela errusiar indarren etengabeko erasoek.[10]

Biktimak aldatu

2022ko martxoaren 17rako, biktima-kopurua ez zegoen argi, pertsona batzuk martxoaren 17an bizirik atera ziren arren.[11] Martxoaren 18rako 130 pertsona erreskatatu zituzten.[12] Mariupolgo Udalak adierazi zuenez, lehen informazioen arabera, ez zen inor hil, nahiz eta pertsona bat larri zaurituta zegoen.[1]

Erreakzioak aldatu

RIA Novosti-k jakinarazi zuen agintari errusiarrek bere erantzukizuna ukatu zutela, Azov Batailoiari antzokiaren-aurkako atentatua prestatu eta egin izana leporatuz, frogarik aurkeztu gabe.[4][8]

Dario Franceschini-k, Italiako Kultura Ministroak, antzokia lehenbailehen berreraikitzea eskaini zion Ukrainako gobernuari.[13]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Ukraine Opens Humanitarian Corridor for Evacuation Saturday» VOA (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. a b c (Ingelesez) «Ukraine: Mariupol Theater Hit by Russian Attack Sheltered Hundreds» Human Rights Watch 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  3. a b c (Ingelesez) «Russia attacks theatre sheltering civilians, Ukraine says» BBC News 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  4. a b c (Ingelesez) «Up to 1,200 people may have been inside the theater, the city's deputy mayor Serhiy Orlov said.» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  5. (Ingelesez) «Up to 1,200 people may have been inside the theater, the city's deputy mayor Serhiy Orlov said.» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  6. (Ingelesez) «Survivors leaving basement of Mariupol theatre after airstrike, say officials» the Guardian 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  7. a b c CNN, Tim Lister, Olga Voitovych, Tara John and Paul P. Murphy. «Russia bombs theater where hundreds sought shelter and 'children' was written on grounds» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  8. a b c d (Ingelesez) «Ukraine war: People buried under rubble after Mariupol theatre sheltering hundreds is hit by Russian bomb, officials say» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  9. (Ingelesez) «Mariupol: Russia accused of bombing theatre and swimming pool sheltering civilians» the Guardian 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  10. (Ingelesez) «Mariupol theatre: 'We knew something terrible would happen'» BBC News 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  11. (Ingelesez) CNN. (2022-03-17). «People are emerging from the bombed Mariupol theater building, Ukrainian official says» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  12. «Ukraine says 130 people rescued so far from bombed Mariupol theatre | The Independent» web.archive.org 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  13. (Ingelesez) «Ukraine: Italy ready to rebuild Mariupol theatre says min - Lifestyle» ANSA.it 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).

Kanpo estekak aldatu