Marinel pizza

Marinel pizza napolitar pizza tipiko bat da, tomate, baratxuri, oregano eta olioz ondua. Margherita pizzarekin batera napolitar pizzarik ezagunena da. Ez da itsaskizko pizzarekin alderatu behar (frutti di mare).

Marinel pizza.

HistoriaAldatu

Pizza honek bere izena bere osagaiak denbora askoan kontserbatzen direlako jasotzen du, hala, marinelek euren bidaia luzeetan prestatu ahal izateko erraz garraia baitzitezkeen. Esaten da, baita ere, izena hasieran arrain txikiak gehitzen zitzaizkiolako jasotzen duela, gaur egun jada erabiltzen ez den osagaia. Francesco de Bouchardek 1866 an pizza mota nagusiak deskribatu zituen, gaur egun marinel pizza, margherita pizza eta calzone deitzen direnak.

Kanpo estekakAldatu

« Pizzarik arruntenak, coll'aglio e l'oglio deituak (baratxuri eta olioarekin) olioarekin ontzen dira. Honen gainean, gatza, oreganoa eta txiki-txiki eginiko baratxuri zatiak jartzen dira. Beste batzuk birrindutako gaztarekin estali eta zerri gantzarekin ontzen dira, ondoren, gainean, zenbait albaka osto jarriz. Lehenei, sarri, arrain txikiak gehitzen zaizkie, eta bigarrenei mozzarella xerra finak. Batzuetan prosciutto xerrak, tomatea, txirlak etab... erabiltzen dira. Batzuetan orea bere gainean tolesten da calzone deritzona osatuz. »