Ireki menu nagusia

Mariano José de Larra

Mariano Jose de Larra» orritik birbideratua)

Mariano José de Larra (Madril, 1809ko martxoaren 24aMadril, 1837ko otsailaren 13a). Erromantizismoko poeta narratzaile espainiarra izan zen. Bere lan gehienetan bizitzari eta bizitzaren zentzuari buruz hitz egiten du.

Mariano José de Larra
Mariano José de Larra (Museo nacional del Romanticismo de Madrid).JPG
Bizitza
Jaiotza Madril1809ko martxoaren 24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1837ko otsailaren 13a (27 urte)
Hobiratze lekua San Nicolás Cemetery Itzuli
San Justoren hilerria
Heriotza modua suizidioa: bala zauria
Hezkuntza
Heziketa Valladolid
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, antzerkigilea, autorea, poeta eta literatura-kritikaria
Mugimendua erromantizismoa
Izengoitia(k) Fígaro
IMDb nm4560972
Firma de Mariano José de Larra.svg

BiografiaAldatu

Frantzian bizi izan zen 1818 arte. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden eta Valentzian. 1833an El duende satírico agerkaria sortu zuen. Olerkiak, antzerki-lanak eta frantsesetiko itzulpenak egin zituen, baina 1932an, Larrak gustukoen zuen literatura-jardunean hasi zen, kazetaritzan. Ohiturazko eta kritikazko artikuluak idatzi zituen hainbat aldizkaritan: Revista Española, Revista mensajero, El observador, El correo de las damas, El Español, etab.

Oso ezagunak dira, esaterako, El castellano viejo, Vuelva usted mañana, El día de difuntos en Madrid eta La nochebuena de 1836 izeneko artikuluak. 1836an Literatura izeneko artikulua idatzi zuen. Hura izan zen bere erromantizismoaren aldarrikapen testua, ordu arteko isuri neoklasikoa erabat baztertuta. Politikan ere jardun zuen, Mendizabal ministroaren kontra eta aurrerazaletasunaren alde. Karlismoaren kontra ere idatzi zuen. Politikako eta maitasunezko atsekabeen ondorioz, bere burua hil zuen 28 urte besterik ez zituela. Garrantzitsuak dira, batez ere, Larraren artikulu bildumak (lehen hiru liburukiak). Larrarena da, halaber, El doncel de don Enrique el doliente eleberria.

LanakAldatu

  • Obras Completas de D. Mariano José de Larra, Montaner y Simón, Bartzelona.
  • Macías: Drama historikoa.
  • El doncel de don Enrique el Doliente: Eleberri historikoa.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano José de Larra  


  Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.