Maria Xarapova

Maria Sharapova» orritik birbideratua)

Maria Jurievna Xarapova (errusieraz: Мария Юрьевна Шарапова mɐˈrʲijə ʂɐˈrapəvə; Niagan, 1987ko apirilaren 19a) Errusiako tenislari profesionala ohia da, munduko sailkapen zerrendako 1.a. Bere karreran, Xarapovak banakako 27 WTA[1] txapelketa irabazi ditu, tartean 4 Grand Slam[2] torneoak: 2004ko Wimbledon, 2006ko AEBetako Irekia, 2008ko Australiako Irekia eta 2012ko Roland Garros. Binakako 3 WTA txapelketa ere irabazi ditu. 2008an sorbaldan zauritua izan ondoren, kosta egin zitzaion lehenengo ibilbidea berreskuratzea.

Maria Xarapova

borondate oneko enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМария Юрьевна Шарапова
JaiotzaNyagan (en) Itzuli1987ko apirilaren 19a (36 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaManhattan Beach (Kalifornia)
Bradenton (Florida)
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
AitaYuri Sharapov
AmaElena Sharapova
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaKeystone National High School (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria, modeloa eta diplomazialaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g647–169
Binaka i/g23–17
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (2005eko abuztuaren 22a)
41 tennis doubles (en) Itzuli (2004ko ekainaren 14a)
 
EntrenatzaileaSven Groeneveld (en) Itzuli
Jimmy Connors
Jimmy Connors
Lateralitateaeskuina
Pisua59 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGreziako Eliza Ortodoxoa

mariasharapova.com
IMDB: nm1682495 Rottentomatoes: celebrity/maria_sharapova TV.com: people/maria-sharapova-1
Facebook: Sharapova Twitter: MariaSharapova Instagram: mariasharapova MySpace: maria.sharapova Olympic.org: maria-sharapova Edit the value on Wikidata

2004an, 17 urte zituela, bere lehen Grand Slama irabazi zuen Wimbledoneko finalean Serena Wiliams garaitu ondoren, emaitza 6-1, 6-4 izanik.[3] Bi urte beranduago, 2006an, bigarrena irabazi zuen Estatu Batuetako Irekia Justine Henin tenislari belgikarra garaitu ondoren.[4] Hirugarrena irabazi zuen 2008an, Australiako Irekia Ana Ivanović garaitu ondoren. [5]

2016. urtean positiboa eman zuen meldoniumagatik[6]

2020ko otsailaren 26an, WTAren sailkapenean[7] 373. postuan zegoenean (bere posturik baxuena 2002ko abuztutik) erretiratu egin zen.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Maria Sharapova | Player Stats & More – WTA Official» Women's Tennis Association (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  2. «Maria Sharapova - Palmarés» www.infodeportes.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  3. (Gaztelaniaz) «La rusa Sharapova, campeona de Wimbledon tras derrotar a Serena Williams» El País 2004-07-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2006-09-10). «Sharapova se proclamo reina de la noche» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) EFE. (2008-01-26). «Sharapova vence a Ivanovic en la final y obtiene su tercer Grand Slam» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Sharapova anuncia que dio positivo en el Open de Australia» AS.com 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  7. (Ingelesez) «WTA Singles Rankings Page» Women's Tennis Association (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  8. (Ingelesez) «Sharapova retires from tennis aged 32» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.