Maria Etxatxute
Maria Etxatxute (Ezpeleta, ? - Logroño, 1610) Nafarroako emakumea izan zen, sorgina zelakoan hila. Jaiotzaz Lapurdiko Ezpeletakoa zen. 1609. urtean Inkisizioak atxilotu zuten, sorgina zelako eta Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelako salaketapean. Beti ukatu zituen egin zizkioten salakuntzak. 1610eko Inkisizioaren epaiak, sorgintzat salatutako beste batzuekin batera, sutan hiltzera kondenatu zuen.
Maria Etxatxute | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, ? |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Logroño, 1610 |
Heriotza modua | heriotza zigorra: sutan errea |
Jarduerak |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.