Mari Karmen Goñi

Lezo eta Elizondoko lehenengo andereñoa

Mari Karmen Goñi (Elizondo, Baztan, Nafarroa Garaia, ) Lezoko ikastolako lehen andereño tituluduna izan zen eta [1]

Mari Karmen Goñi
Bizitza
Jaiotza Baztan
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak irakaslea

Baztan ikastolako lehenengo andereñoa.[2]Emakume aitzindaria.

BiografiaAldatu

Magisteritza ikasketak egin zituen, garai hartan ohikoa zen bezala gaztelania hutsean, Gipuzkoan. Pasaian, ikastoletako metodologia eta murgiltze plana nola egin ikasten jardun zuen, ikastoletako mugimendua hasi berri eta oraindik egonkortu gabe hartan. Ikastaro pila bat egin zituen pixkanaka materiala prestatzeko.

Irakasle ibilbideaAldatu

Lezoko ikastolan eman zituen lehen eskolak Mari Karmenek. 1968an bihurtu zen ikastola Lezoko eskola. Lezo Haundia parkean jarri zuten modulu prefabrikatu batean eman zituzten lehenengo urteak.

Agustina Pontesta izan zen aurreneko andereñoa, maistra hau ordea, titulurik gabe hasi zen Ikastolan, Lezoko ikastolako lehen andereño tituluduna aldiz, Mari Karmen Goñi izan zen. Hango irakasle guztiak tituludunak ote ziren begiratzera Guardia Zibilak ere sarri joaten ziren, eta hauek saihesteko hainbat argudio erabili behar izan zituzten ikastolako kideek.[1]

Handik zenbait urtera, 22 urte zituela Baztanera joan zen, bere txokora, hango zenbait gurasok ikastola martxan jartzeko gonbidapenari erantzunez, ardura bere gain hartuz. Izan ere Elizondoko guraso batzuek, Baztanen eta batez ere Elizondon euskara galtzear zegoela-eta, beren seme-alabak euskaraz bizi zitezen ikastola bat sortzeko ausardia izan zuten. Ordurako Iruñean ikastola bat martxan zegoen, eta haiei zer pauso eman galdetu eta aholkua eskatuz nolabait ikastola martxan jarri zuten. Lehenengo urteko 27 ikasleetatik bakar batzuk euskaldunak ziren, baina gehienak gaztelaniaz solastatzen ziren. Baztango ikastolan baliabide gutxi baina gogoz ekin zion lanari.

Gurasoek Elizondoko Misericordian, orain Zaharren Egoitza, hutsik zegoen alde bat erdietsi zuten erretorearen medioz, eta hor bi gela eta komun bat izan ziren hasmentako lokalak. Segur aski urteetan garbitzekoak ziren eta lehenbiziko auzolana hor hasi zen. Gurasoek moldatu zituzten, kanpoaldean txirrista eta kolunpio batzuk jarri zituzten eta aurrera. Konponketa lan guztiak gurasoek euren gain hartzen zituzten. Egunero ikastolara agertzen ziren. Gelan ia-ia papera eta margoak bertzerik ez zeuden. Lurrean eserita, txotxongilo, kantu eta ahoz kontatutako ipuinen bidez betetzen zuten jarduna [3]

Ikasleare baten oroitzapena "Andereño Mari Karmenek egiten zituen lanetatik, nik bereziki maite nuen bat: eguerdian, bazkalostean, ordu erditxo batean edo, liburuak irakurtzen zizkigun. Tartean behin, nekatzen zenean, edo horretarako tenplerik ez zuenean, pentsatzen dut, niri esaten zidan irakurtzeko. Eta berak ez jakin arren, egin zezakeen oparirik onena egiten zidan tarte haietan" [4]

AitorpenakAldatu

  • 2015eko urrian Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen bezta egun handian aitorpen omenaldia jaso jaso zuen beste zenbait irakasle ohirekin batera [5] [2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Lezoko ikastola. Lezo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  2. a b «Mari Karmen Goñi, Baztan Ikastolako lehenbiziko andereñoarekin solasean. - Mendialdea» Erran.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  3. ISBN https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-10-17-07-00/pages/14.pdf.
  4. «Andereño Mari Karmen» Goierriko Hitza . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  5. «Jendetza bildu du Nafarroa Oinezek Baztanen - Baztan» Erran.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.