María del Carmen de Lara

zinemagile mexikarra

María del Carmen de Lara (Mexiko Hiria, 1957ko urtarrilaren 5a) zinemagile feminista eta irakaslea da, eta ezaguna egin zen En el pais de no pasa nada (2000), No les pedimos un viaje a la luna (1986) eta Nosotras también (1994) filmengatik.[1]

María del Carmen de Lara

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1957ko urtarrilaren 5a (67 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaEscuela Nacional de Artes Cinematográficas (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
IMDB: nm0209531 Edit the value on Wikidata

Bere interesa gorputzean, eskubideetan eta haren inguruko ikuspegi atzerakoi patriarkalaren aurkako borrokan oinarritzen da. Horregatik, sexualitatea, indarkeria eta emakumeentzako askatasunaren aldarrikapena dira zinemagilearentzat bere ikusizko estetikaren ardatza, eta filmetara eramaten du jendea hunkitzeko, sentsibilizatzeko eta, gutxienez, hausnarketa-dosi txiki bat uzteko.[2]

Biografia aldatu

Maria del Carmen de Lara (Maricarmen de Lara) Mexiko DFn jaio zen. Eskola aktibo batean hezia, "Parte har zezakeela eta ahoa ireki zezakeela" ikasi zuen, eta emakumeek gizartean beste leku bat bilatzen zuten belaunaldi batekoa zen. Pedagogiako ikasketak hiru lanekin konbinatu zituen, besteak beste Zinematografiako Prestakuntza Zentroan, zinema ikasteko interesa sortu baitzitzaion. CUEC-en ikasketak egin ondoren 1983an lizentziatu zen.[3] Zinema dokumentaleko graduondoko ikasketak egin zituen Moskuko Zinema Institutuan, eta Teknologia Berrietan Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean.[4]

70eko eta 80ko hamarkadetan, Maricarmen emakumeen eta boterearen arteko harremanaz interesatzen da, Kolontài eta beste feminista batzuk irakurtzen ditu. Ordutik, asko irakurtzen du bere filmak egiteko, betiere emakumeen gaiei buruzkoak, giro askotako eguneroko bizitzari lotuak.[3]

Emakumeentzat, garai hartan zinean parte hartzea zaila zen. Bazekienez ez zituela zuzendari ezagun eta matxisten jazarpena eta autoritarismoa onartuko, Maricarmenek nahiago izan zuen haiekin lanik ez egitea, nahiz eta eskaini egin zioten. Bere lanik ezagunena emakumeengan zentratu da, baina "No les pedimos un viaje a la luna" (1986) dokumentalak, Mexiko Hiriko 85eko lurrikararen jostunei buruzkoak, Ariel sari ospetsua eman zion.[3]

Hamazazpi urte geroago, bere lehen fikziozko filma estreinatuko zuen industrian: En el país de no pasa nada. Hamazazpi urte horietan, zinemagileak 16 mm eta bideoan obra oparo bat egiten jardun zuen. Lan horrek azken bi hamarkadetako Mexikoko emakumearen egungo egoera modu esanguratsuan dokumentatzea lortu du. Batez ere, lan-egoerari, sexualitateari eta herri-kantagintzari lotutako gaiak aztertzen ditu. Hiru gai horiek, nolabait, menderatze-egitura zalantzan jartzea ahalbidetu dute. Haren pertsonaiak mosaiko aberatsak dira, eta erakusten digute zein zaila den emakume mexikar batentzat tratu duina lortzea lanean, bikote-harreman osoa izatea eta sexualitatearen bidez bere gorputzaz askatasunez gozatzea.[2]

Bere ekoizpen zabal eta zirraragarriaz gain, Maricarmenek belaunaldi berriak trebatu ditu, Metropolitar Unibertsitatean (UAM), non 20 urtez irakatsi duen, eta Andén A.C.-ren bitartez, komunitate indigenetan trebakuntza emateko sortu zuen elkartea, beraiek beren istorioak zinemaren bidez konta ditzaten.[3]

María del Carmen de Lara 2015ean CUEC-eko zuzendaria izendatua izan zen.[5] Bera izan zen bigarren emakumea zuzendaritza horren kargu egiten.[6] Hainbat aldaketa egin eta gero, zentru hau Zinema Arteen Eskola Nazionala (UNAM) bihurtu zen.[3]

Lanak eta sariak aldatu

No es por gusto, Preludio, Desde el cristal con se mira eta No les pedimos un Viaje a la luna film ertainak egin zituen. Azken hau, 58 minutuko dokumentala, 1985ean izan zen lurrikarari buruzkoa da. Zinta honek joskintzako langileen esplotazio-baldintzak kontatzen ditu, baita irailaren 19ko sindikatuaren sorrera ere. Dokumentalak Ariel Diosa de Plata eta Huelva España sariak jaso zituen, besteak beste.[2]

Emakumearen Ikasketetarako Maisutzaren XV. urteurrenaren Esparruan bere ibilbide zinematografikoagatik errekonozimendua jaso zuen. Herrialdeko estatu ezberdinetako 100 emakume-erakundek baino gehiagok ere aintzatetsi dute, egindako dokumentu-lanagatik.[2]

1994an, Nosotras también zuzendu zuen. Dokumental horrek modu didaktikoan erakusten du GIBdun emakume gehienak etxekoandreen sektorean daudela. Filmaren eszenek metodikoki erakusten dituzte erantzukizun-irizpide batzuk.[2]

1995ean La vida sigue zuzendu zuen, emakume migratzaileen bizitza irudikatzen duen metraje ertaina, urte askotan zehar beren apurra alde batera utzi eta bizitza duinaren antza izan dezakeen zerbaiten bila joan behar izan duten emakumeei buruzkoa.

2014an, Leopoldo Bestekin batera, Erdialdeko Amerikako Ikaroa irabazi zuen Alaide Foppa, la sin Ventura filmarekin.

Filmografia aldatu

  • Preludio (1981)
  • No es por gusto, 52 min (1982)
  • Desde el cristal con que se mira, 13 min, (1984)
  • No les pedimos un viaje a la luna, 58 min (1985)
  • Oficios masculinos en cuerpos femeninos (1986)
  • Géneros e identidades en el nuevo milenio: La vela de las auténticas intrépidas buscadoras del peligro/El falso matriarcado (1986)
  • El mejor dueto de América, Hnas. Águilar, 27 min (1992-1993)
  • Homenaje nacional a Cantinflas, 60 min (1993)
  • Trilogía de la inspiración: María Greever, 27min (1993)
  • Trilogía de la inspiración: Consuelo Velázquez, 27min (1993)
  • Trilogía de la inspiración: Emma Elena Valdelamar, 27min (1994)
  • Trilogía de la inspiración: Amparo Montes, 27min (1994)
  • Nosotras también, 40 min (1994)
  • Quizás... el saber más, 45 min (1994)
  • Decisiones difíciles, 32 min (1996)
  • La vida sigue, 32 min (1995)
  • En el país de no pasa nada (2000)
  • Voces Silenciadas, Libertad amenazada (2008)
  • Alaide Foppa,la sin Ventura (2014)[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Maria del Carmen de Lara» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. a b c d e «María del Carmen de Lara - es.LinkFang.org» es.linkfang.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) “Los momentos históricos te marcan”: Maricarmen de Lara | Revista con la A. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) María del Carmen de Lara – FICUNAM. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) Pineda, Erick Juárez. «María del Carmen de Lara, nueva directora del CUEC» Educación Futura (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  6. Entrevista con María del carmen de Lara sobre la denuncia de abuso de poder en el CUEC.. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  7. (Gaztelaniaz) Alaíde Foppa: La sin ventura (2014). (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak aldatu