Maria Zozaia

Inkisizioak sorgintzat hartu eta kondenatua
María de Zozaya» orritik birbideratua)

Maria Zozaia Arramendi (Errenteria, Gipuzkoa, 1530Logroño, 1609) Oieregiko emakumea izan zen, sorgina zelakoan eraila.[1] 1609. urtean, 79 urte zituela, Inkisizioak atxilotu egin zuen, sorgina zelako eta Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelako salaketapean. Torturatu zuten eta salaketa onartu zuen.[2] Logroñoko presondegian hil zen. 1610eko Inkisizioaren epaiak, sorgintzat salatutako beste batzuekin batera, sutan hiltzera kondenatu zuen eta bere irudia erre zuten.[3]

Maria Zozaia

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1530
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLogroño, 1609 (78/79 urte)
Jarduerak

Lizarrako kale batek Maria de Zozaya izena darama.[4] Hala ere, hura ez da Maria Zozaia hauxe, Arnaut Gilen Brocarkoa Euskal Herriko (eta Nafarroako) lehendabiziko inprimatzailearen emaztea baizik.

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gustav Henningsen, ed. The Salazar documents Insquisitor Alonso de Salazar Frías and others on the Basque witch persecution. Leiden: Brill, 136 or. ISBN 9781429426879..
  2. Philadelphia: University of Pennsylvania Press, 409 or. ISBN 9780812276459..
  3. Greer, Germaine. (1992). The change : women, aging, and the menopause. New York: Knopf, 355 or. ISBN 0394582691..
  4. «TIERRA DE ESTRELLAS : GUÍA HISTÓRICA DE LAS MUJERES DE TIERRA ESTELLA | Katakrak» katakrak.net: 356 or. (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).