Ireki menu nagusia

Maria Jose Bozal Bozal (Fitero, 1950eko martxoaren 26a) UPNko politikaria da.

María José Bozal
Bizitza
Jaiotza Fitero1950eko martxoaren  26a (69 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Fiteron jaio arren, 24 urte zituelarik Lizarrara ezkondu zen. Irakaslea ogibidez, Lekunberrin, Tuteran eta Mendazan egin du lan. Politikagintzan 1994an sartu zen, UPNn afiliatuta. Hurrengo urtean, Lizarrako zinegotzia bihurtu zen, eta 1999tik 2003 arte hango alkatea izan zen. 2003ko hauteskundeetan, ordea, PSNko Maria Jose Fernandez Arregiren mesedetan alkatetza galdu zuen. Lizarrako zinegotzia izateari 2007an utzi zion. Nafarroako Parlamentuan, berriz, 1999tik dihardu.