María Grever
María Joaquina de la Portilla Torres, ezagunagoa Maria Grever izenez (León, Guanajuato, Mexiko, 1885eko irailaren 14a – New York, AEB, 1951ko abenduaren 15a), musikagilea izan zen, besteak beste, kontzertu-musika, filmetarako musika eta 800 kanta herrikoitik gora osatu zituena, gehienak boleroak. Gizonezkoentzat baino ez ziren eremuetan nabarmendu zen, ezarritako arauak hautsiz. Nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra izan zen.
María Grever | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Joaquina de la Portilla Torres |
Jaiotza | León, 1885eko irailaren 14a |
Herrialdea | Mexiko Ameriketako Estatu Batuak (1916 - |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | New York, 1951ko abenduaren 15a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Espainiar panteoia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Irakaslea(k) | Claude Debussy Franz Lehár |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kantugilea, abeslaria, orkestra zuzendaria eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Paramount Pictures 20th Century Fox |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Boleroa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
aldatuGurasoak Julia Torres mexikarra eta Sevillan jaiotako Francisco de la Portilla espainiarra izan ziren. Sei urte zituela, familiarekin joan zen aitaren jaioterrira.[1] Europan bizi zela, Claude Debussyren eta Franz Leháren musika eskolak jaso zituen, besteak beste.[2] León Augusto Grever ezagutu zuen Mexiko Hirian 1906an, urtebete geroago ezkondu egin ziren eta Mariak senarraren abizena hartu zuen bere izen artistikorako.[3]
Familia New Yorkera joan zen 1916an, Mexikoko Iraultzak eragindako istiluen ondorioz.[2]
1920ko hamarkadaren hasieran kantuan aritu zen eta Estatu Batuetan bi disko grabatu zituen; Paramount eta 20th Century Fox-ekin ere aritu zen lanean, hainbat film musikalizatzeko. Garai hartan hasi zen abestiak konposatzen, baina lehen arrakasta handia José Mojica tenore mexikarrak bere «Jurame» kanta grabatu zuenean lortu zuen; hala, lehen interpretea izan zen.[1][2]
Kantari askoren kantagilea
aldatuHainbat kantarik grabatu dituzte bere kantak, besteak beste, Enrico Caruso, Ray Conniff, Bobby Darin, Nicolás Urcelay, Andy Russell, Dinah Washington, Libertad Lamarque, Dean Martin, Aretha Franklin, Rod Stewart, José Carreras, Plácido Domingo, Alfonso Ortiz Tirado, Juan Arvizu, Nestor Mesta Chayres, Barry Manilow, Natalie Cole, Gloria Estefan, Amy Winehouse, Luis Miguel, John Serry Sr., José Mojica, Javier Solís edo Jamie Collum [3][4][5][6]
Bere bizitzan zehar, ehunka abestiren hitzak eta musika konposatu zituen, ingelesez eta gaztelaniaz grabatuak, eta Latinoamerikan eta Europan zehar birak egin zituen.
Ezarritako arauak hausten
aldatuMaria Greverrek bere garaiko emakumeentzat ezarritako arauak hautsi zituen, gizonezkoentzat bakarrik ziren eremuetan nabarmendu baitzen. Enpresaburua, orkestra-zuzendaria, artisten ordezkaria eta nazioartean ezagun egin zen lehen konpositore mexikarra izan zen.
Heriotza
aldatu1951ko abenduaren 15ean hil zen New Yorken. Bere eskariz, bere gorpuzkiak Mexiko Hirira eraman zituzten eta Panteoi Espainiarrean hilobiratu zuten.
Aintzatespenak
aldatu- 1949an Mexikon egindako bira batean hainbat aintzatespen jaso zituen: Mexikoko Hiriaren Giltzak, Meritu Zibikoaren Domina eta Mexikoko Bihotzaren Domina.[3]
- 1952an, hil ondoren, Ameriketako Emakumeen Batasunak «Emakume amerikar» izendatu zuen .
- Libertad Lamarcek María Greverren papera interpretatu zuen «Cuando me vaya» (1953) filmean, Tito Davison txiletarrak zuzendutako film biografikoan.[1]
- Bartzelonan, Espainian, musika-eskola batek Maria Grever izena du, eta Leonen, Guanajuaton, estatua bat eraiki zuten konpositorearen omenez, eta antzoki bat ere izendatu zuten haren omenez.[3]
Lana
aldatuHona hemen kanta ezagunenetako batzuk:
- Así
- Cuando vuelva a tu lado
- Te quiero, dijiste
- Júrame
- Por si no te vuelvo a ver
- Volveré
- Despedida
- Cuando me vaya
- Tipitin
- Ya no me quieres
- Alma Mía
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «María Grever: la Madona de la canción» La Jornada 16 de diciembre de 2001.
- ↑ a b c «Una canción de María Grever» Letras Libres 12 de enero de 2012.
- ↑ a b c d «María Grever: Una juglar mexicana en Nueva York» Correo del Maestro.
- ↑ "Victoria Cordova" y Alfredo Antonini Orchestra con John Serry Sr. grabación de sonido para Muzak archivada en el Catálogo en línea de la Biblioteca del Congreso en catalog.loc.gov(en inglés)
- ↑ Biographies - Egly Hill Marin First - Nestor Mesta Chayres - Méjico Biography of Nestor Mesta Chayres by Egly Colina Marín oneglycolinamarinprimera.blogspot.com(en inglés)
- ↑ 313 Boleros Por Ejemplo Rubén Caravaca, Ediciones Guía de Música, Madrid 1995 - "Juan Arvizu y María Grever" en google.books.com