María Dolores Gispert Guart

bikoizketa aktorea eta irrati esataria

María Dolores Gispert Guart (Bartzelona, 1934ko martxoaren 22a, Ibidem, 2018ko uztailaren 20a)[1] aktore, bikoizketako aktore eta irrati-esatari izan zen.[2]

María Dolores Gispert Guart
Bizitza
JaiotzaBartzelona1936ko martxoaren 22a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
katalana
HeriotzaBartzelona2018ko uztailaren 20a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Miguel Ángel Valdivieso (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, irrati-esataria, film-zuzendaria eta aktorea

IMDB: nm0321123 Facebook: mariadolores.gispertguart Discogs: 2998585 Edit the value on Wikidata
Pippi_Kaltzaluzeren ahotsa izan zen

Biografia

aldatu

Amaren aldetik artista familia batetik zetorren: aitona-amonak, Carlos Guart eta Carmen Illescas (Martínez-Illescas), eta ama Enriqueta Guart Illescas (Martín-Illescas) antzerki-aktoreak ziren. Amarekin Don Juan Tenorio lanean aritu zen, 1972an.[3]

Radio Barcelonan hasi zuen irrati-karrera esatari gisa. Berrogeiko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean filmak bikoizten.[4]


 
51 filmatan Whoopi Goldberg bikoiztu zuen

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Pippi Kaltzaluzeren ahotsa izan zen. Laurogeiko hamarkadan "V" izenburuko seriean Sarah Douglas bikoiztu zuen, eta laurogeita hamarreko hamarkadan, Friends seriean, Estelleren pertsonaia, Joey Tribbianniren ordezkaria bikoiztu zuen.[5]

Hollywoodeko aktore askori ere eman zion ahotsa: Whoopi Goldberg, berrogeita hamaika filmatan; Kathy Bates, bost filmetan; Carole Lombard, Darlene Love eta Joanna Cassidy, besteak beste.[4]

El color púrpura edo La lista de Schindler-en bikoizketako zuzendaria ere izan zen.[4]

2018ko uztailaren 20an, Madrilgo Bikoizketako Artisten Sindikatuak (ADOMA) artista 84 urterekin hil zela jakinarazi zuen Twitter sare sozialaren bidez. "María Dolores Gispert hil dela jakinarazi digute. Gure afektu guztia familiakoei, lankideei eta lagunei helarazi nahi diegu. Atseden har beza", adierazi zuen mezuak.[6]

Filmografia

aldatu

Besteak beste, film hauexek bikoiztu zituen:[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu