Sister Act
Sister Act 1992ko Emile Ardolino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umorezko filma bat da. Whoopi Goldberg, Maggie Smith, Kathy Najimy, Wendy Makkena, Mary Wickes eta Harvey Keitel aktoreek antzeztu zuten.
1993an Sister Act 2: Back in the Habit izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuDeloris Van Cartier (Whoopi Goldberg) Renoko kasinoetan ekitaldiak eskeintzen dituen erdipurdiko kabaret abeslari bat da. Bere maitalea eta gizon ezkondua den Vince LaRoca (Harvey Keitel:) mafiarekin zerikusia duten saltsa ilunetan sarturik dabil: diru zuriketa, droga negozioak eta bestelako kriminal jarduerak.
Ustekabean, Deloris Vincek burututako hilketa batn lekuko bilakatuko da, hortaz, bere bizia arriskuan dagoenez, poliziaren lekukoen babes programa batera batzea erabakiko du. Honela bada, eta poliziak kasua argitu arte, Delorisi nortasun berria eman eta ezkutuko leku seguru batera bizitzera bidaliko dute: San Frantzisko hiriko Saint Katherine komentura iritsi berri den Ahizpa Mary Clarence izango da. Baina berehala, ustezko moja lotsagabe eta saltsera honek gainontzeko mojen eta komentuaren bizimodua aztoratu eta irauliko ditu.
Aktoreak
aldatu- Whoopi Goldberg: Deloris Van Cartier/ Ahizpa Mary Clarence
- Isis Carmen Jones: Deloris Wilson gaztea
- Maggie Smith: Ama Nagusia
- Kathy Najimy: Ahizpa Mary Patrick
- Wendy Makkena: Ahizpa Mary Robert (singing voice: Andrea Robinson)
- Mary Wickes: Ahizpa Mary Lazarus
- Bill Nunn: Eddie Souther tenientea
- Harvey Keitel: Vince LaRocca
- Robert Miranda: Joey
- Richard Portnow: Willy
- Rose Parenti: Ahizpa Alma
- Joseph Maher: O'Hara monsinorea
- Jim Beaver: Clarkson
- Jenifer Lewis: Michelle
- Charlotte Crossley: Tina
- A.J. Johnson: Lewanda
- Lois de Banzie: Immaculata
- Max Grodénchik: Ernie
- Joseph G. Medalis: Henry Parker
- Michael Durrell: Larry Merrick
- Toni Kalem: Connie LaRocca
- Eugene Greytak: Joan Paulo II.a Aitasantua
- Guy Boyd (krediturik gabe): Tate detektibea
- Mojen koruaren abeslariak
- Ellen Albertini Dow
- Carmen Zapata
- Pat Crawford Brown
- Prudence Wright Holmes
- Georgia Creighton
- Susan Johnson
- Ruth Kobart
- Susan Browning
- Darlene Koldenhoven
- Sheri Izzard
- Edith Diaz
- Beth Fowler
Soinu banda
aldatu- "The Lounge Medley" ("(Love Is Like a) Heat Wave"/"My Guy"/"I Will Follow Him") - Deloris & The Ronelles
- "The Murder" (instrumentala)
- "Getting Into the Habit" (instrumentala)
- "Rescue Me" - Fontella Bass
- "Hail Holy Queen" - Deloris & The Sisters
- "Roll With Me Henry" - Etta James
- "Gravy For My Mashed Potatoes" - Dee Dee Sharp
- "My Guy (My God)" - Deloris & The Sisters
- "Just a Touch Of Love (Everyday)" - C+C Music Factory
- "Deloris Is Kidnapped" (instrumentala)
- "Nuns to the Rescue" (instrumentala)
- "Final: I Will Follow Him ('Chariot')" - Deloris & The Sisters
- "Shout" - Deloris & The Sisters & The Ronelles
- "If My Sister's in Trouble" - Lady Soul
Kanpo estekak
aldatu- Sister Act filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Sister Act filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)