Ireki menu nagusia

Manuel Alberto Freyre de Andrade y Armijo (Carmona, Sevillako probintzia, 1765eko azaroaren 4a - Madril, 1834ko martxoaren 7a) espainiar militarra izan zen. Konbentzioko eta Napoleonen aurkako gerretan aritu zen.

Manuel Freyre
Bizitza
Izen osoa Manuel Alberto Freire de Andrade y Armijo
Jaiotza Carmona1767ko azaroaren  4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1835eko martxoaren  7a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Napoleondar Gerrak

Iberiar Penintsulako Gerraren (1808-1814) barruan, 1813ko abuztuak 9an, Espainiako Erregentziak hala erabakita, une horretan Gipuzkoan zegoen Laugarren Armada Espainiarreko buru berri bilakatu zen Castaños jeneralaren ordez. Kargu hori zuelarik, San Martzialgo gudua irabazi zuen Soult mariskal frantsesaren osteen aurrean (Irun, 1813ko abuztuak 31an). San Martzialgo markes-titulua eman zioten garaipen harengatik. Fernando VII.ak Gerra ministro izendatu zuen 1814ean, baina ez zuen azkenean kargu hura hartu, liberala zelako. 1820. urtean, Freyre jeneralaren agindupean jardun zuten Cadizko mugimendu liberala (Riegoren matxinada, 1820ko martxoa) tiroz zapaldu zuten osteek. Kargu guztiak utzi zituen Freyrek ondoren.

Sevillako probintzian jaio arren, galiziar jatorrikoa zen, bere aita Francisco Freire de Andrade militar galiziarra zelarik.

ErreferentziakAldatu