Mamers (jainkoa)

oskoen gerlaren jainkoa

Mamers (latinez, Māmers eta Māmertos testu grekoetan[1]) Marte jainkoaren baliokide oskoa izan zen, edo bestela esanda, oskoen gerraren jainkoa.

Mamers (jainkoa)
antzinako erromatar eta Osko
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakMarte eta Mamerte

Marko Terenzio Varronek dio, halaber, bere De lingua latina lanean, sabinarrek ere Mamers deitzen zutela Marte. Erromatarrek, oskoen herritarrak bereganatu eta haien eragina jaso zutenak, Mamers landa eremuko gisa jainko gurtu zuten, eta beraientzat Lar jainkoetako bat zen.[2]

Treccani italiar entziklopediaren arabera, «Mamers» jainko honen latinezko izena litzateke, eta «Mamerte» oskoen hizkuntzan zuen izena[3]. Oskoen hizkuntza latinaren antzekoa zenez, bi izenen arteko aldea ez da handia

Mamertinoak aldatu

Estrabonek dio mertzenario-kolonia bat zegoela Campanian, Mamers gurtzen zuena[4]. Mertzenario horiek lehen gerra punikoan borrokatu ziren eta mamertinoak izena ematen zitzaien iturri klasikoetan. Hasieran, Sirakusan kontratatu zituzten, baina borroka utzi eta grekoen kolonia zen Messana (egungo Messina) hiria konkistatu eta bertan geratu ziren. Horren eraginez, Messanako herritarrei «mamertinoak» izena eman zitzaien ere[5][6][7].

Baliteke Campaniako mertzenario haiek bere burua «mamertinoak» (Mamerteren semeak) izendatu izana, jainkoaren esanetara zeudela adierazteko[8].

Aemilia gens aldatu

Emilia (edo Aemilia) gens ospetsuaren adar batek, Numa Pompilio ondorengoak zirela ziotenak, zehazki Numa erregearen semea zen Mamercus-en ondorengoak, eta horregatik, Mamercus goitizena eraman zuten («Mamersen seme-alabak»)[9].

Mitoak aldatu

Mamers izena, Mamercus izenaren barruan, bi elezaharretan agertzen da. Mamercus Pitagorasen semea zela dio batek. Emilio izena eman zitzaion (hau da, «adeitsua, xaloa, atsegina»), bere modalen gozotasunagatik. Mamerco Emilio hau Gens Aemiliiren (Aemilia abizena eramaten zuten familia taldea) sortzailea izango litzateke. ipuin horren aldaera batean, Mamercus ez da Pitagorasen seme gisa agertzen, Numa Pompilio erregearen seme gisa baizik. Dena dela, Numa Pitagorasekin lotzen zuten erromatarrek.[10]

Plutarkok beste mito bat utzi zuen idatzita eta Meleagroren basurdearen ehizaren mito greziarrean oinarritzen da. Martek, artzain-irudia hartuta, Silvia, Septimio Marceloren emazteari umea egin zion, eta lantza bat eman zion. Seme hura jaio zenean, Mamers Mamercus izena hartu zuen. Mamercus Tuscinus delako baten alabaz maitemindu zen. Geroago, Mamercusen aita «gizakiak», Septimiok, Tuscinus hil zuen. Mamers Mamercusek Zeres jainkosak bidalitako basurde beldurgarri bat harrapatu zuen ehizaldi batean, eta haren maiteari animaliaren muturra eta burua eman zizkion. Baina neskaren amaren anaiak ziren Escimbrates eta Mutiasek, haserre, garaikur horiek kendu zizkioten ilobari, eta Mamercusek osabak hil zituen. Hura zigortzeko, Silviak, bere amak, lantza erre zuen, eta ondorioz Mamercus hil egin zen[11].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Péré-Nogués, Sandra. (2002). «L'aventure des Mamertins: entre pratique mercenaire el modèles siciliens» Cuadernos de Prehistoria y Arqueología de la Universidad Autónoma de Madrid (CuPAUAM) (28): 55–68. ISSN 0211-1608. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  2. (Ingelesez) Smith, William (ed.). ««Mamers» A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  3. (Italieraz) «mamers: documenti, foto e citazioni nell'Enciclopedia Treccani» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  4. Estrabó. Geografia VI, 1
  5. (Ingelesez) «Mamertini | Sicilian Warriors, Mercenary Troops & Roman Allies | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  6. Smith, William (ed.). «Mamers» A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology.
  7. «Collections Online | British Museum» www.britishmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  8. (Gaztelaniaz) Gómez de Caso Zuriaga, Jaime. (2009). «Mesina y Regio, vidas paralelas» Polis: revista de ideas y formas políticas de la Antigüedad (21): 7–36. ISSN 1130-0728. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  9. Ciceró. Brutus, XLVII, 175
  10. (Gaztelaniaz) «Mamerco - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  11. (Gaztelaniaz) «Mamerco - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Bibliografia aldatu

  • (Ingelesez) Mallory, J. P; Adams, D. Q. Encyclopedia of Indo-European Culture. New York: Fitzroy Dearborn Publishers, 1997, 630–631 or. 
  • (Ingelesez) Charlton, T. «Mamercus» A Latin Dictionary.

Kanpo estekak aldatu