Maite Larrauri Gómez

filosofoa, idazle feminsta eta irakaslea

Maite Larrauri Gómez (Valentzia, 1950) filosofo eta idazle feminista da.

Maite Larrauri Gómez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaite
JaiotzaValentzia, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea eta katedraduna

Facebook: maite.larrauri Twitter: LarrauriMaite Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Maite Larrauri Valentzian jaio zen 1950ean. Aliantza frantsesean eta irakaskuntza publikoko institutuan egin zituen lehen ikasketak.[1] Filosofian doktoratu zen Valentziako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean. Bere doktorego-tesiaren izenburua "Egia eta arrazionaltasuna Michel Foucault-en" izan zen.[2] Filosofiako eskolak eman zituen Valentziako Bigarren Hezkuntzako institutuetan 36 urtez.

1975ean, Emakume Unibertsitarioen Elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta Espainian desberdintasunaren feminismoa sartu zuen, Carla Lonzi Italiako lehen feministetako batek barne hartuta; Larraurik dioenez, eskubideen berdintasuna, legearen aurreko berdintasuna eta aukera-berdintasuna ulertzen eta defendatzen ditu, baina feminismoa askoz gehiago da. Hauxe dio: nik ez dut berdina izan nahi. Izan ere, zertaz ari gara? Noren berdina? Berdintasuna legearen eremuan baino ez da izan behar, baina ez da ahaztu behar historia desberdina dugula, desberdin sufritzen dugula eta gure esperientzia desberdina dela.[3][4]

El País egunkariko kolaboratzailea ere izan zen. Bertan, iritzi-artikulu batzuk argitaratu zituen,[5] eta talde-lanetan, besteak beste, ¿Conocer o pensar la historia? en De los símbolos al orden simbólico femenino: (ss. IV-XVII) 1998an edo No se gana la guerra con la fuerza en Sobre la guerra y la violencia en el discurso femenino (1914-1989) lanean 2006an.[6]

Hainbat artikulu argitaratu ditu Espainiako aldizkarietan (Archipiélago, Revista de Occidente, Cuadernos de Pedagogia, Disenso, Er) eta atzerriko aldizkari batzuetan (Rue Descartes, Via Dogana) Foucault, Spinoza, Kierkegaard, Bergson, Nietzsche, Weil.[7]

Filosofiaren dibulgatzailea RTVEren Para todos La 2 programan parte hartzen du, Irakasleentzako Filosofia atalean, esaldi eta kontzeptu filosofikoak azalduz.[8] Izenburu horrekin eta Max marrazkilariaren laguntzarekin, Larraurik Filosofia para profanos izenburuko 10 bilduma argitaratu zuen, besteak beste, Askatasuna Hannah Arendten arabera, Adiskidetasuna Epicuroren arabera, Potentzia Nietzscheren arabera edo Hezkuntza John Deweyren arabera.[9][10][11]

Frontera aldizkari digitalean idatzi du: Entre la pobreza y el sol: Albert Camus, Un viejo maniaco de la felicidad es lo que soy, La imagen de Albert Camus, Albert Camusen 'El extranjero’, eta bere ondorioa' Se puede verificar una obra literaria?' ...[12]

Lanak aldatu

  • Contra el elitismo: Gramsci: Manual de uso, 2018, Ariel Argitaletxea
  • Anarqueologia: Foucault y la verdad como campo de batalla[13]
  • Conocer Foucault y su obra, 1980[14]
  • Filosofía

Erreferentziak aldatu

  1. «Maite Larrauri Gómez» feministas valencianas 21 de marzo de 2013.
  2. Larrauri Gómez, Margarita. (1990). Verdad y racionalidad en Michel Foucault. .
  3. «Maite Larrauri: "La filosofía enseña a vivir bien y, quizás, a morir bien"» mujerhoy 11 de marzo de 2019.
  4. «Entrevista a Maite Larrauri: “(…) los marxistas desconocían a Gramsci y eso era un fallo”» La Trivial 19 de mayo de 2018.
  5. PAÍS, Ediciones EL. «Artículos escritos por Maite Larrauri» EL PAÍS.
  6. «Maite Larrauri» Dialnet.
  7. «Biografía» Filosofía para profanos 15 de enero de 2013.
  8. «Maite Larrauri Archivos | Página 2 de 5» Librerantes.
  9. «Entrevista a Maite Larrauri sobre John Dewey y la educación» Aprender Colaborando 9 de mayo de 2018.
  10. «Colección» Filosofía para profanos 15 de enero de 2013.
  11. Internet, Unidad Editorial. «El cómic que enseñaba filosofía» www.elmundo.es.
  12. «‘El extranjero’, de Albert Camus, y su secuela. ¿Se puede verificar una obra literaria? | FronteraD» www.fronterad.com.
  13. (Gaztelaniaz) Larrauri, Maite; Go��mez, Luci��a. (2018). [https://www.worldcat.org/title/anarqueologia-foucault-y-la-verdad-como-campo-de-batalla/oclc/1077242677 Anarqueologi��a: Foucault y la verdad como campo de batalla. ] ISBN 978-84-946868-9-4. PMC 1077242677. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  14. (Gaztelaniaz) Larrauri, Maite. (1980). Conocer Foucault y su obra. Dopesa ISBN 978-84-7235-451-7. PMC 7614270. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak aldatu