Ireki menu nagusia

Mailuaren odola Aingeru Epaltzak idatzitako eleberri historikoa da. Erresuma eta fedea izeneko trilogiaren lehen liburua da. Nafarroako erresumako konkistaren osteko garaietan dago giroturik.

Mailuaren odola
Datuak
Idazlea Aingeru Epaltza
Argitaratze-data 2006
Generoa Eleberri historikoa
Jatorrizko izenburua Mailuaren odola
Hizkuntza euskara
Argitaletxea Elkar
Herrialdea  EH
Bilduma Erresuma eta fedea
Orrialdeak 315
ISBN 84-9783-409-7
OCLC 775011076

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nafarroako erresumaren gainbehera azaltzen du, egiazko pertsonaiez zein gertakizun historikoak irakurleari gerturatzeko baliagarri zaizkion fikziozko beste batzuez. Azken hauetarikoa da Joanes Mailu, Mailuaren odolako protagonista nagusia. Mende erdia bete duenean agertzen da nobelan, Henrike III. erregearen hilketaren ondorioz pil-pilean dagoen Pariseko ateetan, ihes egiteko zorian. Han, baina, Sorbonako unibertsitatea utzi eta Inkisizioaz libre dagoen Sarara itzultzekotan den Axularrekin egingo du topo. Ez du begi onez ikusiko higanot itxurako gizon zarpaila Sarako erretoreak; baina haren zalditik zakuto bat erortzen denean, berak jasoko du, beranduxeago barruan zer dagoen begiratzeko asmoz. Eta hantxe aurkituko du, euskaraz idatzirik, iragan mendeko bere herriaren historia kitzikariena.[1]

ErreferentziakAldatu

  1.   Iparragirre, Pilar (2007-07-08) «Erresuma eta Fedea trilogiaren aurrenekoa» Argia (2096) . CC-BY-SA lizentzia


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.