Ireki menu nagusia

Bharatpur (nepaleraz भरतपुर) Nepalgo Narayani Gunean dagoen herririk populatuena da, hiriburua Hetauda bada ere. Azkar hazten ari den hiria da, izan ere 2001ean 89.323 biztanle zituen eta 2005ean jadanik 117.162 nepaldar bizi dira Bharatpurren.

Bharatpur
बन्दीपुर
 Nepal
Gaindakot Town.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Nepal
Zona Narayani Gunea
Nepaleraz बन्दीपुर
Posta kodea 44200, 44207(Narayangarh)
Geografia
Koordenatuak 27° 41′ 00″ N, 84° 26′ 00″ E / 27.683333333333°N,84.433333333333°E / 27.683333333333; 84.433333333333Koordenatuak: 27° 41′ 00″ N, 84° 26′ 00″ E / 27.683333333333°N,84.433333333333°E / 27.683333333333; 84.433333333333
Bharatpur hemen kokatua: Nepal
Bharatpur
Bharatpur
Bharatpur (Nepal)
Azalera 433 km²
Altuera 208 m
Demografia
Biztanleria 143.836 bizt.
Dentsitatea 332,18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 056
Ordu eremua UTC+05:45
Hiri senidetuak Golmud Itzuli
bharatpurmun.org.np

KokapenaAldatu

Chitwan ibarrean kokaturik dago, barneko Terai eskualdean. Nepalgo hiri nagusiak oso gertu ditu, hala nola Katmandu (146 km-ra), Pokhara (126 km) eta Butwal (114 km). Bide egokiak izateaz aparte eguneroko hegazkin zerbitzua ere badu Katmandu eta Pokharara.

EkonomiaAldatu

Tradizionalki nekazal herria izan den arren aspaldian industriagunea bihurtu da, bai eta hezkuntza eta osasun zentro handia ere. hala ere Bharatpurrek Nepalek behar duen oilaskoen %60a ekoizten du, eta esportatzen dituen beste produktu batzuk eztia, txanpinoiak eta loreak dira.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Upardanghari fort: Hiria babesteko XVII mendean eraikitako gotorlekua da. Mendixka baten gainean dago.
  • Kasrra Durbar: Rana regime erregearen palazio zaharra. Gaur egun Chitwan Parke Nazionaleko sarrera da.
  • Devghat: Narayani eta Kali ibaiek bat egiten duten tokian, hinduentzako toki sakratuenetakoa kokatzen da, Devghat. Hainabt jainkoren omenezko tenploak daude bertan. Hiritik 7 kilometrotara dago.
  • Ganeshthan: Tenplo hindu garrantzitsu hau Muni Makunda Sen erregeak XV mendean eraiki zuela esaten da, hala ere gaur egun dakusagun tenploa Mahendra erregeak eraiki zuen 1952an.

NaturaAldatu

Nepalgo Parke Nazionalik zaharrena dago hiritik oso gertu, Chitwan Parke Nazionala. 1973an sortu zuten eta 1984ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bengalako tigrea bizi da bertan.

Kanpo loturakAldatu