Gu ta gutarrak (ipuina)

Gu ta gutarrak Magdalena Moujánek idatzitako zientzia fikziozko kontaketa da. Gaztelaniaz idatzitako ipuin honek denbora-makina batean euskaldun batzuk egindako bidaiaren amaiera paradoxikoa azaltzen du.

Gu ta gutarrak
Datuak
IdazleaMagdalena Mouján (1968)
Argitaratze-data1968
GeneroaZientzia fikzio
Jatorrizko izenburuaGu ta gutarrak
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Argentina

Euskarazko izena duten gailuak agertzen dira ipuinean, hala nola Pimpilimpausa denbora-makina eta Jakinaisugurra ordenagailua, Eibarren osoki egina, zehazten denez[1].

Zabalkundea eta zentsura aldatu

Gu ta gutarrak 1968ko uztailean Mar del Platan egindako Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria lortu zuen.

1970.ean Nueva Dimensión espainiar aldizkariaren 14. aleak ipuina argitaratu zuen. Lehen zentsura pasa arren, Ordena Publikoko Auzitegiak alea erretiratzeko agindua eman zuen, Moujánen lanak Manuel Fragaren Prentsa Legearen bigarren artikuluaren kontrakoa omen zelako.[2] Fiskal bereziaren esanetan, Gu ta gutarrak Espainiako batasunaren aurkakoa zen. Aldizkariak ipuina kendu zuen eta epaiketa bertan behera geratu zen. Hala ere, nazioarteko fandomen ika-mika handia eragin zuen eta ipuina frantsesez, alemanez, suedieraz, finlandieraz eta ingelesez argitaratu zuten.[3] 1979an aldizkariak egilearen iraina garbitu nahian, kontaketa argitu zuen.

Euskarara Xalbador Garmendiak itzuli zuen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Galarraga Aiestaran, Ana. «'Gu ta gutarrak'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. Domingo Santos. UN HOMENAJE: MAGDALENA MOUJÁN OTAÑO y «GU TA GUTARRAK». .
  3. Martínez, Uxune. (2014/12/26). Magdalena Mouján (1926-2005): Argentinako matematikari gutarra. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.