Magallaesen Hodei Handia

Magallanesen Laino Handia» orritik birbideratua)

Magallaesen Hodei Handia (ingelesez LMC siglekin laburtua eta Large Magellanic Cloud esan nahi duena), galaxia nano bat da, Esne Bidearen satelitea eta Talde Lokaleko kidea. 136.000 argi-urteko distantzian dago (41.700 parsec, Esne Bidetik gertuen dagoen hirugarrena delarik, Canis Majorreko nanoa eta Sagittariuseko Nano eliptikoaren ondoren. Begi hutsez ikus daiteke Lurreko hego hemisferiotik Doradus eta Mensa konstelazioen artean objektu ahul bat bezala. Magallaesen Hodeiak deritzenak osatzen du NGC 292 galaxia nanoarekin batera.

Magallaesen Hodei Handia
Behaketa
Distantzia Lurretik0,05 Mpc
Itxurazko magnitudea (V)0,4
Magnitude absolutua−18,5
Metaltasuna−0,55
Gorputz-gurasoaEsne Bidea
AurkitzaileaAbd ar-Rahman as-Sufi
Aurkikuntza-data964
Honen izena daramaFernando Magallaes
Gorriranzko lerrakuntza0,00093
Galaxia-motaSB(s)m
KonstelazioaDorado
Abiadura erradiala284 km/s
Igoera zuzena80,89417 °
Deklinazioa−69,75611 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa2,1 kpc
Masa13.000.000.000 M☉
Izendapenak

Historia

aldatu

Magallaesen Hodei Handiaren kokapen bereziak, zehazki ekliptikaren hego polora bidean, Mediterraneo inguruko latitudeetatik sekula ikusterik ez izatea eragiten du, eta, beraz, Antzinaro klasikoan oraindik ez zen ezagutzen.

Magallaesen Hodei Handiaren lehen aipamena Izar Finkoen Liburuan agertzen da, 964an Abd al-Rahman Al Sufi pertsiar astronomoak idatzitako testua dena. Al Bakr bezala aipatzen da, hegoaldeko arabiarren Idi Zuria, Magallaesen Hodei Handia Arabia hegoaldetik ikus baitaiteke.

Erregistratutako hurrengo behaketa 1503 eta 1504 bitartean egin zuen Amerigo Vespucciok bere hirugarren bidaiari buruzko gutun batean.

Fernando Magallaes, Lurrari bira emateko helburua zuen bere bidaian, izan zen mendebaldekoei galaxia honen existentzia jakinarazi zien lehena, eta gaur egun bere omenez izendatua dena.

Magallaesen Hodei Handia xehetasunez aztertu zuen lehena John Herschel izan zen. 1834 eta 1838an Lurmutur Hirian bizi izan zen, eta hodeiaren barnean zeuden 278 objektu aztertu zituen.

1994an Sagittariuseko Nano eliptikoa aurkitu zen arte, Magallaesen Hodei Handia hartzen zen Esne Bidetik hurbileneko galaxiatzat. Eta, 2003an Canis Majorreko nanoa aurkitu zenean, Esne Bidetik hurbileneko galaxiaren titulua azken honentzat izan zen.

Kanpo estekak

aldatu