Magallaesen Hodeiak

Esne Bidearen inguruan orbitatzen duten bi galaxia nahiko txiki eta irregular, Lurraren Hego hemisferiotik ikus daitezkeenak; bati Magallanesen hodei handia deritzo eta besteari, berriz, Magallanesen hodei txikia.

Magallaesen Hodeiak hego hemisferiotik ikus daitezkeen bi galaxia dira. Gure galaxiatik (Esne Bidetik) hurbil daude (150.000 argi urtera), eta Magallaesen Hodei Handia eta Magallaesen Hodei Txikia izenez dira ezagunak. Magallaesen Hodeiak, kimika-osagarrien arabera, Esne Bidekoak ez bezalakoak dira: haietan kimika-gai astun eta metal gutxi dago, izar trinko gutxiago baitute, eta horiek dira gai astunak sorrarazten dituztenak. Hodei Nagusiak espiral forma du, eta Txikia, berriz, irregularra da. Magallaesen Hodeiak gure galaxiaren satelitetzat jotzen dira, gas-zubi batez (Magallaesen gas-lasterra) loturik baitaude Esne Bidearekin. Bien masak batuta, gure galaxia baino askoz ere txikiagoa da.

Magallaesen Hodei Nagusia.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu