Madrilgo MastersaMadril hirian urtero-urtero jokatzen den tenis txapelketa da. Hasiera batean Madrilgo Madrid Arena pabiloian jokatzen zen (2003 eta 2008 artean).
Gaur egun Masters hau ATPrenATP World Tour Masters 1000 atalaren barnean kokatzen den txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da. Bere izen ofiziala Mutua Madrileña Madrid Open da, eta Caja Mágica izeneko pabiloian jokatzen da.