Madhvacharya

Madhva» orritik birbideratua)

Madhvacharya edo Madhva Acharya (sanskritoz: मध्वाचार्यMadhvācārya, mɐdʱʋaːˈtɕaːɽjɐ ahoskatua; kannadaz: ಶ್ರೀ ಮಧ್ವಾಚಾರ್ಯರು; c. 1238-c. 1317) eragin handiko erlijioso hindua izan zen, hegoaldeko Indian vishnuismoa zabaldu zuena.

Madhvacharya
13th century portrait of Jagadguru Shri Madhvacharya in Udupi.jpg
Bizitza
JaiotzaPajaka (en) Itzuli, 1238 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHoysala Inperioa
Heriotza1317 (egutegi gregorianoa) (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksanskritoa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Bere doktrinak tattua vāda (euskaraz: «egiari buruzko doktrina») du izena, Dvaita edo hinduismoaren dualismo izenez ere ezagutzen dena.[1] Doktrina hau Adi Shankararen Advaita Vedanta («ez dualtasuna») doktrinaren aurka dago.[2] Eragin handieneko hiru doktrina vedantistetako bat da.

Bere taldekideek (madhva-mata edo «madhvaren doktrina») madhva izena hartzen dute. Madhva Acharya Indiako bhakti mugimenduaren pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen. Aitzindaria izan zen hainbat alderditan, indiar kasta-gizarte zurrunean estandarren, konbentzioen eta arauen aurka joan baitzen.

Bere jarraitzaileek Mukhya Pranaren (euskaraz: «aire nagusia»; Vayu haizearen jainkoaren beste izen bat) hirugarren haragitzea zela uste zuten, Hanuman antropoidearen (Rama erregearen zerbitzaria) eta Bhima gerlariaren (bost pandava anaietako bat) ondoren.

ErreferentziakAldatu

  1. Sharma, Chandradhar. (1994). A Critical Survey of Indian Philosophy. Motilal Banarsidass, 15 or. ISBN 978-81-208-0365-7..
  2. (Ingelesez) Stoker, Valerie. (2011). Madhva (1238-1317). Internet Encyclopedia of Philosophy.

Kanpo estekakAldatu