Maddie Musselman

waterpolo jokalari estatubatuarra

Madeline Musselman (Newport Beach, Kalifornia, AEB, 1998ko ekainaren 16a), waterpolo jokalari estatubatuarra da[1]. Maddie MVP (Jokalaririk baliotsuena) izendatu zuten, AEBko taldeak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion urrea irabazi ostean. Bigarren goleatzailerik onena izan zen, 18 golekin. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen talde amerikarraren parte izan zen[2]. AEBko selekzioaren bigarren goleatzaile nagusia izan zen ekitaldian, 12 golekin, eta Olinpiar Izar Talderako izendatu zuten[3].

Maddie Musselman
Bizitza
JaiotzaNewport Beach1998ko ekainaren 16a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNewport Beach
Hezkuntza
HeziketaCorona del Mar High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Pisua65 kilogramo
Altuera1,81 metro

Twitter: maddiemusselman Instagram: maddiemusselman Olympic.org: madeline-musselman Edit the value on Wikidata

Madelinek urrea irabazi zuen AEB taldearekin 2015eko FINA Munduko Txapelketan, Kazanen (Errusia)[4] eta Torontoko Panamerikar Jokoetan[5].

2017ko Mountain Pacific Sports Federation Urteko Hasiberri saria irabazi zuen asteko Hasiberri zazpi sari irabazi ostean[6].

Txapelketako MVP (Jokalaririk baliotsuena)[7] saria irabazi zuen 2017ko FINA Munduko Txapelketan, Budapesten (Hungaria), non AEB taldeak urrea irabazi baitzuen; 16 gol sartu zituen sei partidetan, Espainiari azken itzulian, 13-6 irabazitakoan, sartutako hiruko bat barne[8]

Lorpenak

aldatu

Olinpiar Jokoak

aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[9][10].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Waterpoloa
emakumezkoa[11]
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[12].

Gainerako lorpenak

aldatu
Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
  Hego Korea
  Waterpoloa
2019 Budapest
  Hungaria
  Waterpoloa
2015 Kazan
  Errusia
  Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2019 Lima
  Peru
  Waterpoloa
2015 Toronto
  Kanada
  Waterpoloa

Bizitza pertsonala

aldatu

Jeff Musselman Liga Nagusiko Beisboleko jokalari ohiaren alaba da Madeline.

Erreferentziak

aldatu
  1. «U.S. women's water polo attacker Maddie Musselman is just doing what runs in the family» ESPN.com August 15, 2016.
  2. «Water Polo, Women's final and bronze matches - US retain title, their reign is unchallenged» FINA.org August 19, 2016.
  3. «Musselman - Dream Big» DailyBruin.com (Michael Hull).
  4. «Water Polo Reports - Women, FINALS» FINA.org August 7, 2015.
  5. «Team USA Wins Women's Water Polo Gold In Storied USA-Canada Border Battle» teamUSA.org July 15, 2015.
  6. «Musselman - Dream Big» DailyBruin.com (Michael Hull)."Musselman - Dream Big". DailyBruin.com. Michael Hull.
  7. «USA Defends FINA Gold, Musselman Earns MVP» UCLAbruins.com July 28, 2017.
  8. «U.S. women's water polo team wins fifth world title» NBCsports.com July 28, 2017.
  9. «Madeline Musselman» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
  10. «Madeline Musselman» Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
  11. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  12. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu