Rachel Fattal

waterpolo jokalari estatubatuarra

Rachel Fattal (Los Alamitos, Kalifornia, AEB, 1993ko abenduaren 10a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Fattal Los Alamitos High Schoolera joan zen, eta 2012an graduatu zen. Ondoren, UCLAra joan, eta historian lizentziatu zen, eta waterpoloan jokatu zuen; 2017an graduatu zen[1].

Rachel Fattal

Bizitza
JaiotzaLos Alamitos (Kalifornia)1993ko abenduaren 10a (30 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSeal Beach (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Pisua65 kilogramo
Altuera1,73 metro

Olympic.org: rachel-fattal Edit the value on Wikidata

2015eko Munduko Uretako Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen talde amerikarraren parte izan zen, non gidari postuan jokatzen zuen[2]. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz[3]. 2016ko Olinpiar Jokoetan, esprinter nagusia izan zen 17 esprint irabazita[4]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriro, urrezko domina irabaziko zuen AEBko taldearekin Espainiako eta Hungariakoaren aurretik sailkatuz. Hauxe izan zen AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek [5][6].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Waterpoloa
emakumezkoa[7]
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[8].

Gainerako lorpenak aldatu

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
  Hego Korea
  Waterpoloa
2017 Budapest
  Hungaria
  Waterpoloa
2015 Kazan
  Errusia
  Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2015 Toronto
  Kanada
  Waterpoloa

Erreferentziak aldatu

  1. Rachel Fattal. UCLA Bruins.
  2. BCN 2015 American Women's Water Polo Team. Omega Timing.
  3. Rachel Fattal. USA Water Polo.
  4. «Official Results Book – 2016 Olympic Games – Water Polo» olympic.org (IOC): 192..
  5. «Rachel Fattal» olympedia.org 2022-01-18an begiratua(Ingelesez)
  6. «Rachel Fattal» Olympics.com 2022-01-18an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu