Ashleigh Johnson

waterpolo jokalari estatubatuarra

Ashleigh Elizabeth Johnson (Miami, Florida, AEB, 1994ko irailaren 12a) waterpolo jokalari estatubatuarra da, eta, askoren ustez, munduko atezainik onena. 2015eko Munduko Uretako Txapelketan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen[1][2]. 2016an, AEBko Olinpiar Taldean egon zen, eta, waterpoloan, lehen emakume afroamerikarra izan zen. 2016an eta 2020an, AEBko emakumezkoen waterpolo olinpiko taldearekin lehiatu, eta urrezko domina irabazi zuen[3][4].

Ashleigh Johnson

Bizitza
JaiotzaMiami1994ko irailaren 12a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMiami
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Ransom Everglades School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateagoalkeeper (en) Itzuli
Pisua81 kilogramo
Altuera186 zentimetro

Instagram: ashleighjohnson Olympic.org: ashleigh-johnson Edit the value on Wikidata

Familia aldatu

Ashleigh, bere amak, Donna Johnsonek, hazi zuen. Lau anai-arrebekin hazi zen (hiru anaia eta ahizpa bat), denak waterpoloan jokatzen dutenak. Bere anaiak Blake, Julius eta William dira. Bere arreba txikia, Chelsea, 2 metroko jokalaria da, eta Ashleighekin jokatu zuen Princetonen. Chelsea Princetonen graduatu zen 2018an, eta, Miamin, waterpoloan parte hartzen jarraitzen du[5][6].

Waterpoloan atezain jokatzeko erabakiari buruz, Ashleighek Princeton Alumni Weekly-rekin partekatu zuen bere atezainaren jatorria bere ahizpa Chelsearengandik zetorkiola: «Soilik kopiatzen ari nintzaion, ez nintzen atezain izatea bilatzen ari, ez baitzen gehiegi erakartzen ninduen gauza bat»[7].

Waterpolo-ibilbidea aldatu

Institutua aldatu

Ashleigh Miamin, Florida, hazi zen, eta Ransom Everglades eskolara joan zen batxilergoa egitera. Ransom Evergladesen, lau urte titulu-irabazle izan zen, eta titularra izan zen bere eskolako taldean, Floridako Estatuko hiru txapelketara jarraian gidatuz. Ibilbidean zehar, All-Dade ohoreak ere irabazi zituen, eta, bi aldiz, eskualde osoko ohoreak ere irabazi zituen igerian[8].

Senior gisa, Ashleighek waterpoloan jokatzeko konpromisoa hartu zuen Princetongo Unibertsitatean.

Unibertsitateko Ibilbidea aldatu

Bere lehen urtean, Hirugarren Taldeko All American izendatu zuten, 2014an bigarren mailako ikasle gisa Ohorezko Aipamena lortzen zuen bitartean, eta, junior gisa, Bigarren Taldeko 2015ean[8].

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[9][10].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Waterpoloa
emakumezkoa[11]
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[12].

Gainerako lorpenak aldatu

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
  Hego Korea
  Waterpoloa
2015 Kazan
  Errusia
  Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2019 Lima
  Peru
  Waterpoloa
2015 Toronto
  Kanada
  Waterpoloa

2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako taldea aukeratu zenean, AEBko waterpolo olinpiar taldea osatzen zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen Ashleigh[13]. Ashleigh aniztasun geografikoa ere ekarri zuen taldera, Kaliforniakoa ez zen taldekide bakarra izan baitzen, SwimSwam-ek Olinpiar Jokoen aurretik nabarmendu zuenez[14]. Sports Illustrated aldizkariak 2016ko Olinpiar Jokoen aurretik nabarmendu zituen bere adina, 21 urte, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako arbasoek, beltz gisa identifikatzen baita[15]. Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazten lagundu zion taldeari[13].

Orizzonte Catania, Italia aldatu

2018ko urtarriletik aurrera, Orizzonte Catania-k kontratatu du, azken boladan Europako titulurik gehien duen klubak. Denboraldian zehar, Italian bizi, eta Orizzonte Cataniarekin entrenatzen du, denboralditik kanpo Estatu Batuetan entrenatzen duen bitartean[16].

Sariak aldatu

  • Swimming World 2014 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[17][18]
  • Swimming World 2015 urteko emakumezko waterpolo jokalaria
  • Swimming World 2016 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[19][20]
  • Swimming World 2019 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[16]
  • Forbes, Kirolak 30 30 urtetik beherakoak : 2022[21]

Erreferentziak aldatu

  1. Meet The Goalie Changing The Face Of USA Water Polo. .
  2. BCN 2015 USA Women's Water Polo Team. Omega Timing.
  3. Robertson, Linda. (August 19, 2016). Rio Olympics: Miami's Ashleigh Johnson leads U.S. to water polo gold. Miami Herald.
  4. Sheinin, Dave. (August 15, 2016). Ashleigh Johnson makes a different kind of history in the pool. .
  5. «Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com.
  6. «Chelsea Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com.
  7. Feil, Justin (2017-03-22)."Women's Water Polo: An Inseparable Pair". Princeton Alumni Weekly. 2021-07-17an begiratua
  8. a b «Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com."Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics". goprincetontigers.com.
  9. «Ashleigh Johnson» olympedia.org 2022-01-20an begiratua(Ingelesez)
  10. «Ashleigh Johnson» Olympics.com 2022-01-20an begiratua (Gaztelaniaz)
  11. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  12. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  13. a b «Ashleigh Johnson was the first Black athlete to become a member of the U.S. Olympic Women's Water Polo Team» usopm.com January 29, 2021.
  14. Lepesant, Anne (June 17, 2016).
  15. Chavez, Chris (July 29, 2016).
  16. a b Randazzo, Michael (January 5, 2020).
  17. "Johnson Named Swimming World Magazine Female Water Polo Player of the Year".
  18. "Ashleigh Johnson Named Swimming World Magazine's Female Water Polo Player Of The Year".
  19. Brien, Taylor (January 4, 2017).
  20. "Ashleigh Johnson Named Swimming World's Female Water Polo Player Of The Year For 2016".
  21. Sutherland, James (December 2, 2021).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu