Jamie Neushul (Goleta, Kalifornia, AEB, 1995eko maiatzaren 12a), waterpolo jokalari eta Estatu Batuetako emakumezkoen waterpolo selekzio nazionaleko kide da. 2017ko Munduko Uretako Txapelketan[1], munduko txapeldun izan zen, eta taldeko kide 2017ko Udako Unibertsiadetan[2], 2017ko FINA Emakumeen Waterpoloko Munduko Ligan, 2018ko FINA Emakumeen Waterpoloko Munduko Kopan[3], 2019ko Joko Panamerikarretan eta 2019ko FINA Emakumeen Waterpolo Munduko Ligan[4]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, taldeko parte izango da emakumezkoen waterpolo txapelketan[5].

Jamie Neushul
Bizitza
JaiotzaGoleta (Kalifornia)1995eko maiatzaren 12a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Dos Pueblos High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Instagram: jamieneushul Edit the value on Wikidata

Lorpenak aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[6][7].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[8].

Gainerako lorpenak aldatu

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
  Hego Korea
  Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2019 Lima
  Peru
  Waterpoloa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu