Mabula Soumahoro

Frantziako akademikoa eta ekintzaile afrofeminista

Maboula Soumahoro (Paris, 1976ko otsailaren 3a) bolikostar jatorriko akademiko frantziarra da. Zibilizazio amerikarreko irakaslea da Tourseko Unibertsitatean, eta bere lan-eremua "Frantziako diasporari buruzko ikerketak" dira. Arlo horretan, batez ere, Estatu Batuetarako diaspora afrikarrak aztertzen ditu. Bestalde, arrazakeriaren kontrako mugimenduan eta afrofeminismoan engaiaturik dago.

Mabula Soumahoro

Bizitza
JaiotzaParis1976ko otsailaren 3a (48 urte)
Herrialdea Frantzia
 Boli Kosta
Hezkuntza
HeziketaPierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Tourseko Unibertsitatea 2008) doctorate in France (en) Itzuli : English studies (en) Itzuli
Paris 12 University (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, scholar of English (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Tourseko Unibertsitatea

Instagram: maboulasoumahoro Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familia eta gaztaroa aldatu

Maboula Soumahoro Boli Kostako familia batean jaio zen.[1] Bere gurasoak 1960ko hamarkadaren amaieran iritsi ziren Frantziara ikasteko eta lan egiteko.[2]

Le Kremlin-Bicêtre-ko langile-auzune batean hazi zen, sei senideko familia batean.[3]

Ikasketak aldatu

Ingelesa ikasi zuen; lehenengo, lau urtez, Paris XII Unibertsitatean (Université Paris-Est-Créteil-Val-de-Marne).[4] 1999an master bat lortu zuen, The Creation of the State of Liberia izeneko tesiarekin.[5]

Gero Jussieuko Unibertsitatera joan zen, baina Estatu Batuetara ere hainbat bidaia egin zituen. Han, Columbia Unibertsitatean ikasi zuen, New Yorken.[3] Unibertsitate horretan ikertzaile gonbidatu gisa (2002, 2003) eta irakasle gisa (2008-2009) kontratatu zuten.[6]

DEA (Diplôme d'études approfondies) bat lortu ondoren, Tourseko François Rabelais Unibertsitatean doktoratu zen, Claudine Raynaud irakaslearen zuzendaritzapean. 2008an, La couleur de Dieu? Regards croisés sur Nation of Islam et le Rastafarisme, 1930-1950 izeneko tesiaren defentsa egin zuen.[7][8]

Garai horretan, ingelesezko CAPES (Certificat d'aptitude au professorat de l'enseignement du second degré) titulua ere gainditu zuen, Tourseko Unibertsitatean maîtresse de conférences irakasle gisa onartua izan baino lehen.[9][10][11]

Ikerketa-lanak aldatu

2020an, Le Triangle et l’Hexagone argitaratu zuen La Découverte argitaletxean; bertan, “identitate beltza Frantzian” aztertu zuen.[12] Saiakera eta autobiografiaren artean sailka litekeen lan hau «ustezko distantzia kritikoa eta objektibotasun zientifikoaren ilusioa» desafiatu nahi dituen ikertzaile baten historia da. Ikertzailea bera da, beraz, bere ikerlanaren aztergaia.[13]

Le Monde egunkariko Séverine Kodjo-Grandvaux-ek onartzen du liburuak «hainbat irakaspen eskaintzen dituela gaiaz, eta arrazakeria-prozesuari buruzko hausnarketa eragiten duela», baina, beste alde batetik, batzuetan deitoratu egiten du «argumentazio urria, formula probokatzaileegiak edo azalpen eskasak, liburuan aipatzen diren gertakarien xehetasunak ezagutzen ez dituztenentzat ez nahikoak». Adibidez, Maboula Soumahorok «baieztatzen duenean, inolako azalpenik gabe, Frantzian gizon musulmanentzat "auzitegietatik kanpo heriotza-zigorra eskatzen dela ia automatikoki Estatuaren segurtasunerako mehatxu handia direnean».[13]

Honela dio Geraldine Mosna-Savoyek: "Maboula Soumahorok ez du anekdotatik haratago joan nahi izan? Hortxe dago muga. Ez, argi ikusten da badagoela funtsean zerbait oso indartsua: bestearekiko harremana”.[14]

Joseph Confavreux-en aburuz, «liburu serioa da, une dibertigarri batzuk ere badituena (...), ironia eta arintasuna ukatzen ez dituena. Oso gai pertsonalak, batzuetan oso gogorrak, eta oso gai politikoak jorratzen dira. Baina badago tonu bat batzuetan oso egokia dena».[14]

Konpromisoak eta aktibismoa aldatu

2013an, Jean-Marc Ayrault lehen ministroak Maboula Soumahoro Esklabotzaren Memoria eta Historiarako Batzorde Nazionaleko kide izendatu zuen.[15]

2016. urtean, Camp d'été décolonial izeneko ekitaldia babestu zuen eta bertan izan zen parte hartzen. Ekitaldiaren aurkakoek esan zuten «zuriek debekaturik» zutela kanpalekuan parte hartzea. Maboula Soumahorok ukatu egin zuen hori LCIri buruzko telebistako eztabaida batean, “emakume zuri belodunek” ekitaldian parte hartu zutela argudiatuz.[16]

2016. urtean Mame-Fatou Niang-ek Mariannes noires filmean elkarriketatu zuen.[17]

2017an, Amandine Gay-k zuzendutako Ouvrir la voix film afrofeministan agerraldi labur bati izan zuen.[18]

«Afroparra» eta afrofeminista aldatu

Maboula Soumahorok «afropartzat» (afropéene) hartzen du bere burua, hau da, Saharaz hegoaldeko afrikarren ondorengo europartzat (afro-europarrak edo europar beltzak ere deituak)[19], eta «gaur egun ikusezina den errealitate bat» agerian uzten duen termino horren erabilera defendatzen du.[20]

Black History Month aldatu

2012an, Black History Month elkartea sortu zuen[21], eta haren presidentea izan da gaur egun arte[22]. Elkarteak Afrikako Jardunaldiak antolatzen zituen, «mundu beltzen ezagutza eta haiekiko pasioa» sustatzeko helburuarekin. Horrez gain, elkartetik, Frantziako Beltzen historia balioesteko[21] eta "Frantziako Errepublika bere historiaren errealitatearekin bekoz beko jartzeko"[23] beharra defendatzen du. Soumahororen ustez, «historia beltzari» eskainitako jaialdi batek aukera ematen zuen «kultura-eskaintza bat egon zedin oso ezagunak ez diren gaiak ikusgarri egiteko».[24] Jaialdia urtero antolatu zen 2016 arte.[25]

Argitalpenak aldatu

Partaidetzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Maboula Soumahoro» artikulutik itzulia izan da, 2023-03-16 data duen 202359210 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-03-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Faure, Sonya; Fofana, Balla. (2020-02-21). «Maboula Soumahoro : «C’est aux Etats-Unis que je suis enfin devenue noire»» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  2. (Frantsesez) Diallo, Rokhaya; Ly, Grace. «2020 : et l'on découvrit le racisme made in France» Kiffe ta race #49 (binge.audio) (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  3. a b «Maboula Soumahoro : un melting-pot à elle toute seule» La Nouvelle République 30/11/2012..
  4. Mohamed, Warda (2020-03-29) «La question raciale structure tout»: interview de Maboula Soumahoro, civilisationniste, EHKO : «Nahiko atsekabetuta joan nintzen Créteil-era. Neure buruari esaten nion nazkagarria zela, urrun, aldirietako unibertsitate bat, eta nik, berriz, prestigiozko unibertsitate bat nahi nuela... Azkenean, ohitu egin nintzen; aldirietako unibertsitateak irekiagoak izaten dira intelektualki, ez paristarrak bezain klasistak. Lau urte eman nituen han.»
  5. «Catalogue SUDOC» www.sudoc.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  6. Cf. interview Africultures.
  7. Lehen orrialdean adierazten den bezala, "François-Rabelais Unibertsitateko doktore" gradua lortzeko tesi bat da.
  8. (Frantsesez) Soumahoro, Maboula. «LA COULEUR DE DIEU? REGARDS CROISES SUR LA NATION D’ISLAM ET LE RASTAFARISME, 1930-1950» http://www.applis.univ-tours.fr/theses/2008/maboula.soumahoro_2088.pdf (Université François Rabelais de Tours): 445. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  9. Mohamed, Warda (2020-03-29), «La question raciale structure tout»: interview de Maboula Soumahoro : «Tesiaren amaieran, CAPESa atera nuen, jakinda, ikuspegi juridikotik, ez nuela CAPES edo Agrégation eduki behar irakasle izateko, baina kontratatua izateko, hobe da gutxienez Agrégation ziurtagiria izatea.»
  10. (Frantsesez) Pénélope, Dechaufour. (2014). «Trois questions de Pénélope Dechaufour, à Maboula Soumahoro» Africultures 99-100 (3-4): 270-275. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03)..
  11. (Frantsesez) Université de Tours. «ICD - Liste des membres» ICD (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  12. (Frantsesez) «Maboula Soumahoro, l’identité augmentée ?» France Culture (La Grande Table idées) 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  13. a b (Frantsesez) «Livre : Maboula Soumahoro explore la « charge raciale »» Le Monde.fr 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  14. a b (Frantsesez) «La France telle qu’elle est de Laurent Mucchielli /Le Triangle et l’Hexagone de Maboula Soumahoro» France Culture (Avis critique) 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  15. (Frantsesez) «Décret du 10 mai 2013 portant nomination des membres du Comité national pour la mémoire et l'histoire de l'esclavage» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  16. (Frantsesez) Pech, Marie-Estelle. (2017-11-24). «Quand un antiracisme dévoyé s'immisce dans l'éducation» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  17. (Frantsesez) «A PROPOS» Mariannes Noires (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  18. (Frantsesez) Marlier, Fanny. (2017-10-14). «Amandine Gay, portrait d’une afro-féministe qui ne veut plus se taire - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  19. (Frantsesez) «Maboula Soumahoro, angliciste, civilisationniste et spécialiste des diasporas africaines» France Inter (Les Savantes) 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  20. (Frantsesez) Faure, Sonya. «Afropéen [adj. : qualifie le fait d'être noir et né en Europe»] Libération (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  21. a b (Frantsesez) Doucouré, Samba. (2012-02-02). «Le Black History Month fait sa première symbolique en France» StreetPress (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  22. (Ingelesez) «Maboula Soumahoro | Bennington College» www.bennington.edu (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  23. (Frantsesez) Samama, Laurent-David. (2015-03-16). «Pourquoi n’y a-t-il pas de «Black History Month» en France ?» Slate.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  24. (Frantsesez) Bordier, Marion. (2014-05-15). «Du Black History Month aux Journées Africana avec Maboula Soumahoro» Totem (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  25. «Journées Africana» Docslib (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak aldatu