Ma Thida
Ma Thida (Birmania, 1966) zirujaua, idazlea, giza eskubideen aktibista eta birmaniako kontzientzia preso ohia da.[1] Suragamika izengoitiaren azpian argitaratu du, "bidaiari ausarta" esan nahi du. Myanmaren intelektual lider ezaguna da, eta haren liburuek herrialdearen egoera politikoa lantzen dute.[1] Birmaniar gazteen hileroko aldizkari batean eta asteroko egunkari batean lan egin du.[1] Muslim Free Ospitaleko kirurgialaria izan da.[2] PEN International-eko ordezkaria.[3]
Ma Thida | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Myanmar eta Yangon, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Myanmar |
Hezkuntza | |
Heziketa | International Writing Program (en) |
Hizkuntzak | Birmaniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, zirujaua, militante politikoa, Preso politikoa eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatu1980ko hamarkan medikuntza ikasi zuen, kirurgian lizentziatua lortuz, eta gaztetan hasi zen idazten ere. [1] 1993ko urrian, 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Inseingo espetxean, "bake publikoa arriskuan jartzeagatik, legez kanpoko erakundeekin harremana izateagatik eta legez kanpoko literatura banatzeagatik".[2] Izan ere, aktiboki laguntzen ari zen Aung San Suu Kyi, Nobel sariduna eta Birmaniako oposizioko alderdi nagusiaren sortzailea.[4] Ia sei urte bete zituen, bertan tuberkulosia hartu zuen.[5] Osasunaren gainbehera, presio politikoa areagotu eta Amnesty International eta PEN International bezalako giza eskubideen erakundeen ahaleginak direla eta aske utzi zuten.[4] Geroago Pen Myanmar -eko buru izan zen.[6] Harvard Unibertsitateko Radcliffe Institute for Advanced Studies-eko kidea. [1] 2016ko uztailean, "Sanchaung, Insein, Harvard" bere kartzelako memoriaren ingelesezko itzulpena argitaratu zen mundu osoan "Prisoner of Conscience: My Steps through Insein" izenburuarekin Silkworm, Thailandiako argitaletxearen eskutik.[7]
Sariak eta Aitortzak
aldatu- 1996an, Reebok Human Rights Award
- 1996an, PEN/Barbara Goldsmith Freedom to Write Award[8]
- 2008tik 2010era, Brown University-ko International Writers Project Fellow
- 2016an, Vaclav Havel Library Foundation-ek emandako 'Disturbing the Peace' saria.[9]
- 2016an, PEN Internationaleko kontseilurako hautatua izan zen Galizian egindako PEN Nazioarteko 82. Kongresuan.[10]
Obra
aldatu- The Sunflower (1999)
- In the Shade of an Indian Almond Tree (1999)
- Sweet and spicy honey mud (1999)
- Insight of colorful lights and beyond esthetic border (1999)
- One, Zero and Ten for Teens (2003)
- Message to Teen (2011)
- Translation of Japanese Women's Poems (2011)
- The Roadmap (2011)
- Sanchaung, Insein, Harvard (2012)
- A Letter for Daw Aung San Suu Kyi (2013)
- The imperishable dictum (2014)
- Brown to Crimson, a personal memoir of experience of Brown University and Radcliff fellowship of Harvard University (2014)[11]
- What is independent citizen's spirit?, editorials from the Myanmar Independent news journals (2014)
- Youths who dare to live and compete, articles about youths all over the words who have some difficulties or disabilities but be capable of extraordinary works (2014)
- Nothing to lose but your life (Translation Work @ 2015)
- From Selfishness to Leaving from Fear, compilation of short stories, collection of 53 short stories (2015)
- Sunflower second edition (2015)
- Prisoner of Conscience: My Steps through Insein (Prison Memoir @ 2016)
- Writing of Ma Thida (2016)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Kyaw Phyo Tha. (January 5, 2013). «I Write Just to Be ‘A Good Citizen,’ Says Ma Thida» The Irrawaddy.
- ↑ a b Mita Kapur. (February 27, 2010). «I write from my heart» The Hindu.
- ↑ Urrutikoetxea, Urtzi. ««Presioa ez bada eteten, junta erori egingo da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- ↑ a b Christopher Baker. (September 26, 2008). «Thida: Imprisonment a temporary death» Brown Daily Herald.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zon Pann Pwint. (November 19, 2012). «Author tells of health problems, inhumane prison conditions» The Myanmar Times.
- ↑ «Dr. Ma Thida» International Festival of Authors.
- ↑ «‘Prisoner of Conscience : My steps Through Insein’ launches in English» The Myanmar Times 2016-08-25.
- ↑ STATUS: RELEASED
- ↑ VACLAV HAVEL LIBRARY FOUNDATION NAMES BURMESE WRITER MA THIDA WINNER OF ‘DISTURBING THE PEACE’ AWARD – The Vaclav Havel Library Foundation. .
- ↑ Rocca, A. della. (2016-10-05). «PEN Club Trieste: 82° CONGRESSO DEL PEN INTERNATIONAL A OURENSE - SPAGNA» PEN Club Trieste.
- ↑ Ma Thida | Integrity 20. .