Yangon
Yangon edo Rangun[1] (birmanieraz: ရန်ကုန်) Myanmarko hegoaldeko hiria da, herrialdeko handiena, eta Yangon estatuko hiriburua. Hlaing ibaiaren ertzean dago, Martabango golkoaren iparraldean. Myanmarko hiriburua izan zen, 2006an Naypyidawek ordeztu zuen arte. 2014an 4.728.524 biztanle zituen.[2]
Yangon ရန်ကုန် | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Myanmarko eskualde | Yangon | |
Izen ofiziala |
ရန်ကုန် Рангун Янгон | |
Jatorrizko izena | ရန်ကုန် | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 16° 48′ N, 96° 09′ E / 16.8°N,96.15°EKoordenatuak: 16° 48′ N, 96° 09′ E / 16.8°N,96.15°E | |
![]() | ||
Azalera | 576 km² | |
Altuera | 15 m | |
Demografia | ||
Biztanleria |
5.430.000 (2016)![]() | |
Dentsitatea | 9.427,08 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1035 | |
Telefono aurrizkia |
01 | |
Ordu eremua | UTC+06:30 | |
Hiri senidetuak | Haikou | |
ycdc.gov.mm |
KlimaAldatu
Klima montzonikoa du (Am Köppen klima sailkapenaren arabera).
Datu klimatikoak (Yangon (Kaba–Aye) 1981–2010, muturrekoak 1881–1990) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38.9 | 38.9 | 40.0 | 41.1 | 42.0 | 37.8 | 37.8 | 34.4 | 38.9 | 37.8 | 38.9 | 35.6 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33.2 | 35.2 | 36.7 | 37.5 | 34.2 | 30.8 | 30.3 | 30.0 | 30.9 | 32.2 | 33.1 | 32.5 | 33.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.8 | 26.5 | 28.6 | 31.0 | 29.2 | 27.4 | 26.8 | 26.9 | 27.5 | 27.6 | 27.3 | 25.0 | 27.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.7 | 18.4 | 21.0 | 23.8 | 24.3 | 23.6 | 23.2 | 23.2 | 23.2 | 23.1 | 21.3 | 17.8 | 21.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12.2 | 13.3 | 16.1 | 20.0 | 20.0 | 20.0 | 21.1 | 20.0 | 20.0 | 20.0 | 15.0 | 9.2 | 9.2 |
Euria (mm) | 0.4 | 3.1 | 12.4 | 37.8 | 328.1 | 565.6 | 605.8 | 570.7 | 393.7 | 200.3 | 58.6 | 6.8 | 2783.3 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.2 | 0.2 | 0.4 | 1.6 | 12.6 | 25.3 | 26.2 | 26.1 | 19.5 | 12.2 | 4.8 | 0.2 | 129.3 |
Eguzki orduak | 300 | 272 | 290 | 292 | 181 | 80 | 77 | 92 | 97 | 203 | 280 | 288 | 2452 |
Hezetasuna (%) | 62 | 66 | 69 | 66 | 73 | 85 | 86 | 87 | 85 | 78 | 71 | 65 | 74 |
Iturria (1): Norwegian Meteorological Institute[3] World Meteorological Organization (euri-egunak 1961–1990),[4] Deutscher Wetterdienst (muturrekoak)[5] | |||||||||||||
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, hezetasun erlatiboa 1931–1960),[6] Myanmar Times (muturrekoak)[7] Tokyo Climate Center (batez besteko tenperaturak 1981–2010)[8] |
HistoriaAldatu
K. a. VI. mendean sortu zuten; oso hiri garrantzitsua izan zen erlijioaren (budisten erromesgunea) eta industriaren aldetik (ontziolak). Alompra erregeak eman zion gaur egungo izena eta, 1753an, Myanmarko hiriburu egin zuen. 1852an, ingelesek hartu zuten; 1942an, berriz, japoniarrek; eta 1945ean, ingelesek berriro ere.
EkonomiaAldatu
Industria (janari-industria, ontziolak, larrugintza, zurgintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa), eskulangintza, merkataritza eta finantzak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, portuko jarduera. Arroza, zura, gomak, bolia, tabakoa, espeziak eta lurpeko aberastasunak (beruna, zinka) esportatzen dira, besteak beste.
OndareaAldatu
1850. urtean diseinaturiko plano errektangular baten arabera eraikia dago, urre-koloreko Shwedagon pagoda budista handi eta ikusgarria erdian duela. 1920. urtean sortutako unibertsitatea du.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
- ↑ Myanmar: Regions, States, Major Cities & Towns - Population. citypopulation.de Noiz kontsultatua: 2019-12-30.
- ↑ Myanmar Climate Report. Norwegian Meteorological Institute, web.archive.org Noiz kontsultatua: 2020-1-2.
- ↑ World Weather Information Service – Yangon. Noiz kontsultatua: 2020-1-2.
- ↑ Klimatafel von Yangon (Rangun) / Myanmar (Birma). Deutscher Wetterdienst, dwd.de Noiz kontsultatua: 2020-1-2.
- ↑ Jensen, John. Myanmar – Rangoon. Danish Meteorological Institute, web.archive.org Noiz kontsultatua: 2020-1-2.
- ↑ Cho, Myo. High of 40C, low of 13C in Yangon for 2003. Government of Myanmar, web.archive.org Noiz kontsultatua: 2020-1-2.
- ↑ Normals Data: YANGON - MYANMAR Latitude: 16.77°N Longitude: 96.17°E Height: 14 (m). Japan Meteorological Agency, web.archive.org.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |