MOEren eskailera analgesikoa

MOEren eskailera analgesikoa 1984an Genevan sortu eta 1986an Munduko Osasun Erakundeak (MOE) argitaratutako kontzeptua da, minbiziaren mina kontrolatzeko protokoloa edo jarraibideak deskribatzen dituena. Gaur egun, ordea, minbiziak eragiten ez duen minari dagokionez ere erabiltzen da.

1. Min arina: Opioideak ez direnak (eta analg. laguntzaileak); 2. Min moderatua: Opioide arinak (eta opioideak ez direnak eta laguntzaileak); 3. Min larria: Opioide indartsuak (eta opioideak ez direnak eta laguntzaileak).

Hiru maila edo koskatan banatuta dago, min arinetik larrira.

Lehenengo maila

aldatu

Min arina tratazeko, hasierako edo lehenengo mailako analgesikoak ditugu, opioaren familiakoak ez direnak. Alde batetik aspirina eta antiinflamatorio ez esteroideoen (AIEE) multzokoak daude, azken hauek ibuprofeno edo naproxeno barne hartzen dituztenak. Beste aldetik parazetamol eta metamizol ezagunak.

Hauekin batera, analgesiko laguntzaileak izenekoak ere har daitezke. Hauek berez beste familia farmakologiko batzuenak dira, eta eragin nagusia ez da analgesikoa, mina desagerrarazten edo murrizten laguntzen badute ere. Karbamazepina, Gabapentina edo Pregabalina moduko antiepileptikoak ditugu, Amitriptilina antidepresiboa, kortikoideak eta antiespastikoak, besteak beste.

Bigarren maila

aldatu

Min moderatuari aurre egiteko opioaren familiako edo opioide arinak dira, guztien buru Tramadol eta Kodeina ditugularik. Berarekin batera erabili ditzakegu aurreko mailaren analgesiko arinak, bai eta analgesiko laguntzaileak ere.

Hirugarren maila

aldatu

Azken mailako analgesikoak min larria edo bizia arintzekoak dira, opioide indartsuak. Euren artean morfina bera, fentaniloa, buprenorfina eta oxikodona dira erabilienak.

Aurreko mailan bezala, opioideak ez direnak eta laguntzaileak ere gehitu ahal dira tratamenduan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu