Mónica del Raval

Kataluniako aktore eta prostituta

Ramona Coronado García, ezagunagoa Mónica del Raval gisa, (Villamanrique, 1964ko otsailaren 16a-Bartzelona, 2024ko irailaren 3a),[1][2] Kataluniako prostituta eta aktorea izan zen. Jaiotzez Mantxakoa baldin bazen, urte asko Bartzelonan eman zituen. Gaur egun, kontrakulturaren, inkonformismoaren eta LGBT mugimenduaren ikono gisa aldarrikatzen zaio.[3]

Mónica del Raval
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRamona Coronado García
JaiotzaVillamanrique1964ko otsailaren 16a
Herrialdea Espainia
BizilekuaEl Raval
HeriotzaBartzelona2024ko irailaren 3a (60 urte)
Jarduerak
Jarduerakprostituta eta aktorea
Izengoitia(k)Mónica del Raval eta Reina del Raval
IMDB: nm3425799 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Haurtzaroan Valentziako Alcàsser herrian bizi izan zen gurasoekin eta anai-arrebekin. Prostituta gisa Madrilen hasi zen lanean, Ballesta kale ospetsuan, Hiribide Nagusitik gertu. 18 urte zituen. Bartzelonara 1987an joan zen eta han "Mónica" izena hartu zuen. Aurretik ere beste izenak izan zituen: Marta Ibizan, Heidi Valentzian eta Carolina Alacanten. Urte asko Bartzelonako El Raval auzoan bizi izan zen; bertan oso ezaguna zen batez ere bere jazkeragatik: makillaje ugari eta plastikozko koroa bat; horregatik, «Ravaleko Erregina» ezizena jarri zioten. El Ravalen ere Carmen de Mairena ezagutu zuen.[4]

2008an Francesc Betriu zuzendariak egindako hari buruzko dokumentala plazaratu zen: Mónica del Raval. Horrek bere ospea zabaldu zuen.[5] 2012an Callejeros telesailak kapitulu berezia eskaini zion. 2015ean, prostituzioa uzten zuela esan zuen; haren esanetan bere bizitzak 80.000 gizonezkoekin harremanak izan zituen. Hortik aurrera bere irudiaren inguruko merchandising komertzializatu zuen. Halaber film desberdinetan hartu zuen parte.[6]

Bere bizitzaren amaieran gaixotu egin zen eta bizitza publikoa utzi zuen. Zahar-etxe batera joan zen bizitzera. 2018an, osasun-arazoak izan zituen, eta hilabeteak eman zituen ospitaleratuta. Azkenean, 2024ko irailaren 3an, bere lagun Samantha Ballentines drag queenek iragarri zuen 60 urterekin hil zela.[7]

Filmografia

aldatu
  • Mónica del Raval (2009, berari buruzko dokumentala)
  • Nos parecía importante (2016, tarotera gisa)
  • La maldita primavera (2017, Mónica gisa)
  • Puta y amada (2018, Mónica gisa)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu